Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

EUSKARALDIA

→ Euskaraldiko Hamaikakoen aurkezpena

  • Data: martxoak 27
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua: Zelaieta

> Herriko Hamaikakoen aurkezpen ekitaldia:

    • Gurasoen Hamaikakoa
    • Euskaldunberrien Hamaikakoa
    • Gazteen Hamaikakoa
    • Nagusien Hamaikakoa
    • Hitanoko Hamaikakoa
    • Kultur arloko Hamaikakoa
    • Kirol arloko Hamaikakoa

Euskaraldian izena emateko mahaia egongo da.

 

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

LEMOA

[Antzerkia]

→ Haurrentzako antzerkia: Jon beldurgabea

  • Data: martxoak 29
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Kotxepin kultur elkartea

Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea.
Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi digu: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko.

IURRETA

[Bertsolaritza]

→ Bizkaiko Bertsolari Gazteen Eguna

  • Data: martxoak 29
  • Ordutegia: 12:00 – 15:00
  • Lekua: Askondoko arkupean

Askondoko arkupean bertsolariei harrera egingo zaie 12:00etan. Musikaz girotutako bertso poteoa hasiko da 12:15ean, eta, bertso bazkaria egingo dute, 15:00etan, Montosten.

GERNIKA

[Ikuskizuna]

→ Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapas: “Ostirala iritsi da!”

  • Data: martxoak 30
  • Ordutegia: 11:30
  • Lekua: Jai Alai frontoia

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!

LARRABETZU

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema: “Basati”

  • Data: martxoak 30
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Lasarte Aretoa

Borneon, oihan tropikal handiaren mugan, Keriak haurtxo orangutan bat hartu du. Haurra aitak lan egiten duen olio-palmondoen sailean aurkitu dute. Bere lehengusu Selairekin eta haurtxo orangutanarekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da, bere jatorriekin bat egitea ahalbidetuko dion abentura.

IGORRE

[Antzerkia]

→ Gazte eta helduentzako antzerkia: “Ni eta nitarrak”

  • Data: martxoak 30
  • Ordutegia: 18:30
  • Lekua: Hori Bai Gaztetxea

Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain.