Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

MARTXOAK 8

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

GERNIKA-LUMO

[Antzerkia]

→ Haurrentzako antzerkia: Elara, bidaia bat izarretara

  • Data: martxoak 9
  • Ordutegia: 12:30
  • Lekua: Lizeo antzokia

3 urtetik gorako umeentzat.

Maite den norbaiten galerarekiko doluak berdin eragiten die helduei zein haurrei, baina azken horien barneratzeko modua desberdina izan daiteke. Zereginean laguntzeko asmoz sortu zen haurrentzako antzezlana dugu hau. Elara protagonistak ezagutzen duen norbait izar-hauts bihurtzen ikusi eta bere bila espaziora joatea erabaki du. Galaxiatik galaxiara eta planetatik planetara bidaiatuko du bizitzaren zentzua ulertzen saiatuz, bere dolua igarotzen duen bitartean.

ELORRIO

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema euskaraz: Azerik eta erbik basoa salbatzen dute

  • Data: martxoak 9
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Arriola Antzokia

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.

GERNIKA-LUMO

[Ipuin kontalaria]

→ Ipuin kontalaria: Mundua aldatu zuten emakumeak

  • Data: martxoak 7
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Elai Alai aretoa

Nazioarteko Emakumeen Egunaren inguruan, Kultur Etxea eta Udal Berdintasun Zerbitzuak ume eta gaztetxoei zuzendutako IPUIN KONTALARIA antolatu dute.
Elssie Xalbadorrek, behar baino gutxiago ezagutzen diren emakume berezi horiek omentzen ditu, istorian zerbait garrantzitsua egin dutenak, soilik emakumezkoak izateagatik ezarri dizkieten oztopoak apurtzeaz haratago.

BILBO

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema: Looney Tunes, lurrak eztanda egin zuen eguna

  • Data: martxoak 7 – martxoak 8 – martxoak 9
  • Ordutegia: 07/03-17:15  –  08/03-17:15  –  09/03-12:15 eta 16:45
  • Lekua: Golem zinemak Alondegia

Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat deskubritzen dute. Nahi gabe, abentura zoro batean murgiltzen dira espazioan zehar, Looney Tunes-en umore kaotiko eta eszena dibertigarriz beteta. Bi lagunek ez dakite nola kudeatu egoera, baina, hala ere, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badu ere.