Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Haurrentzako antzerkia: Elara, bidaia bat izarretara

  • Data: otsailak 15
  • Ordutegia: 17:30 – 18:30
  • Lekua: Zornotza aretoa

3 urtetik gorako umeentzat.

Maite den norbaiten galerarekiko doluak berdin eragiten die helduei zein haurrei, baina azken horien barneratzeko modua desberdina izan daiteke. Zereginean laguntzeko asmoz sortu zen haurrentzako antzezlana dugu hau. Elara protagonistak ezagutzen duen norbait izar-hauts bihurtzen ikusi eta bere bila espaziora joatea erabaki du. Galaxiatik galaxiara eta planetatik planetara bidaiatuko du bizitzaren zentzua ulertzen saiatuz, bere dolua igarotzen duen bitartean.

ZORNOTZA

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema euskaraz: Azerik eta erbik basoa salbatzen dute

  • Data: otsailak 8
  • Ordutegia: 16:45
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

IURRETA

[Antzerkia]

→ Umeentzako antzerkia: “Izeiaren kabi morea”

  • Data: otsailak 14
  • Ordutegia: 17:0
  • Lekua: Ibarretxe Kultur Etxea

Sarrerak Ibarretxe kultur etxean egongo dira salgai prezio sinboliko batekin. Helduak 3 euro eta 18 urtetik beherakoak 1€.

BERRIZ

[Ikuskizuna]

→ ‘Txalopin Txalo’ familia ikuskizuna

  • Data: otsailak 15
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Berrizko Kultur Etxea

Ahozko ondarea berreskuratu eta euskararen transmisioa bermatu asmoz, Durangaldeko edadeko lekukoengana jo dugu, herri tradizioan bizirik dirauten kantuak jaso eta ume txikiekin jolasteko edo kantatzeko ohiko abestiak liburu honetan biltzeko.

ZORNOTZA

[Ipuin kontalaria]

→ Ipuin kontalaria: Saroa Bikandi

  • Data: otsailak 16
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Abadetxea

4 urtetik gorako umeentzat.

GERNIKA

[Antzerkia]

→ Antzerkia: Moko

  • Data: otsailak 16
  • Ordutegia: 12:30 
  • Lekua: Lizeo antzokia

3 urtetik gorako umeentzat.

Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.
Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat.
Ume hori heldu egin zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.

ARRIGORRIAGA

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema euskaraz: “Abentura erraldoia”

  • Data: otsailak 16
  • Ordutegia: 17:30
  • Lekua: Lonbo aretoa

Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.