ASTEBURUKO AGENDA
Zornotzako ekitaldiak
ZORNOTZA
[Ipuin kontalaria]
→ Munduko ipuinak
- Data: otsailak 22
- Ordutegia: 12:00
- Lekua: Liburutegian
› Izena emateko: Gazte-txokora bertaratuta edo 946300649 telefonora deituta.
Ahozkotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi berezia antolatu dugu herriko Guraso Elkarteekin batera. Otsailaren 22an, 12:00etan, Labayru fundazioak argitaratutako Munduenea bildumako 4 ipuin irakurriko dituzte Zelaietan 4 gurasok euren ama hizkuntzan (arabiera, errumaniera, portugesa eta wolofa), eta beste 4 gurasok ipuin bera euskaraz. Herrian dauden beste hizkuntzak aitortu eta euskara kulturen arteko zubi izateko ekimena.

ZORNOTZA
[Gazteentzako aisialdia]
→ Gauerao Chef
- Data: otsailak 22
- Ordutegia: 20:00 eta 22:30
- Lekua: Zornotza Aretoa
Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa da (2014an jaiotako gazteak edo nagusiagoak). Parte hartzeko Hiritarren zerbitzuen txartela (Ametx-txartela) izatea beharrezkoa da.
Zelaietako kontzertu gelan, sukaldaritza-lehiaketa bat izango da, non bikoteka gazteenek hainbat plater prestatuko dituzten sukaldari batekin.

ZORNOTZA
[Haurrentazako aisialdia]
→ Erdu olgetan: Zirkoa
- Data: otsailak 22
- Ordutegia: 16:00 eta 20:00
- Lekua: Zelaietako ludotekan
Erdu Olgetan 2018 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako aisialdi-programa da. Kasu honetan Zirko bat antolatuko da Zelaietan eta gure gune berezian etxeko txikiek malabareak egin, oreka-jokoak ikasiko dituzte eta sorpresa gehiago!
Ekintza honetan parte hartu ahal izateko, izen ematea eginda izatea derrigorrezkoa da. Izen emate epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra arte
Informazio gehiago: Gazte Informazio Buelgoan 946300649

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:
BERRIZ
[Liburu aurkezpean]
→ Libur aurkezpen musikatua: ‘Txalopin Txalo’
- Data: otsailak 21
- Ordutegia: 17:00
- Lekua: Berrizko Kultur Etxea
Ahozko ondarea berreskuratu eta euskararen transmisioa bermatu asmoz, Durangaldeko edadeko lekukoengana jo dugu, herri tradizioan bizirik dirauten kantuak jaso eta ume txikiekin jolasteko edo kantatzeko ohiko abestiak liburu honetan biltzeko.

DURANGO
[Antzerkia]
→ Antzerkia: “Hurrengo geltokia”
- Data: otsailak 22
- Ordutegia: 19:00
- Lekua: San Agustin Kultur Gunea
Tentuz, mimoz, astiro-astiro dabiltza lanean jo ta fuego. Euren barruak oholtza gainean azalaratu eta euren kezka eta desira intimoenak, ezkutuan dauden horiek kaleratzeko. Bi emanaldi bakarrik eskeiniko dituzte. Ez galdu trena! Mundiala izango da! Erraldoia!”

IGORRE
[Antzerkia]
→ Hezlduentzako antzerkia: Arizona
- Data: otsailak 22
- Ordutegia: 20:00
- Lekua: Lasarte aretoa
Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.

DURANGO
[Antzerkia]
→ Antzerkia: “Moko”
- Data: otsailak 23
- Ordutegia: 18:00
- Lekua: San Agustin Kultur Gunea
Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.







