Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

ZORNOTZA

[Haurrentzako ikuskizuna]

→ Ostirala iritsi da! (Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore)

  • Data: otsailak 28
  • Ordutegia: 17:00 eta 19:15
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!
Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!

ZORNOTZA

[Kontzertua]

→ Go!azen 11.0 kontzertuak

  • Data: martxoak 1
  • Ordutegia: 17:00 eta 19:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Aldaketak Basakabin! Maitane udalekuko zuzendari berria izendatu dute, eta aurten gainera, omenaldi berezi bat ospatuko da Basakabin. Hori antolatzeko, Leire izendatu dute arduradun, eta honek argi dauka bere alaba Izarrek abestu behar duela galan… Baina Maitane ez dago erabat ados erabakiarekin, eta ikasle denek aukera eduki beharko luketela uste du. Nork abestuko du azkenean?
Bitartean, Garazik lana dauka Alaia izeneko neska lagundu nahian, batez ere, Aner Basakabiko lorezain berria dela jakin duenetik.

ZORNOTZA

[Haurrentazako ikuskizuna]

→ Magia ikuskizuna: Aztikeriak (Tor eta txaborro magoak)

  • Data: martxoak 3
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Zelaietako karpan

Zer gertatuko litzateke mago batek, loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? Egoera hau oinarri hartuta, Tor eta Txoborro magoek elkarlanean magia saio erabat berritzailea sortu dute. Unibertso magiko bat, antzerkia eta magia bilbatuz, dena logikatik aldentzen dena. Baina… den-dena? Kartak, agerpenak, desagerpenak eta beste balentria artean, eskapismo handi batekin ausartzen dira eta agian ikusle batek hegan egingo du. Ez duzu zure begiek ikusten dutena sinistuko!

Inauterietako programazioa:

Inauteriak otsailaren 28an hasiko dira, 19:00etan, Perubeleren, Amorebieta-Etxanoko inauterietako pertsonaia nagusiaren, etorrerarekin. Ohiko moduan, Perubelek kalejira egingo du herrian zehar, kasu honetan Udazken gaitero taldeaz lagunduta, jai koloretsu hauei ongietorria emanez. Dena den, egun horretan bertan hainbat ekitaldi izango dira Perubele heldu aurretik; Nafarroa Zentroa, esaterako, jai giroan murgilduko da Viva Brasil inauterietako bazkari bereziarekin. Horren ostean mozorro lehiaketa egingo du eta DJ Koldoren emanaldia ere jasoko du. Era berean, arratsaldean, 17:00etatik 18:00etara haurrentzako tailerra izango da ludotekan eta ondoren, Gaztedi Berri Fanfarriak giroa alaituko du Abasolo Apezpiku kalean. Perubele iritsi ondoren, Zelaieta parkeko karpan txorizo eta sagardo dastaketarekin eta jarraian DJ Xaiborren emanaldiarekin amaituko da eguna.

Martxoaren 1ean, larunbata, musika eta dantza izango dira nagusi herriko kaleetan, Udabarri Dantza Taldearen eta Kitturen emanaldiarekin. Arratsaldean, “Collage” tailerra egingo da inauterietako argazkiekin Gaztetxokoan eta Zelaieta parkeko karpak inauterietako photocall-a eta “Zirku-Gala” haurrentzako ikuskizuna jasoko ditu. Arratsaldearen amaieran, halaber, musika izango da protagonista nagusia, lehenbizi, Triki Piu Pand-en kalejirarekin, San Juan kaletik abiatuta Zezilia Gallartzagoitian amaitzeko; ondoren, Zornotzako Musika Bandak Euskal Herria plazan eta Harrison plazan eskainiko du kontzertua eta amaitzeko, Luhartz taldearen erromeriak itxiko du eguna Zelaieta parkeko karpan.

Martxoaren 2an Udabarri Dantza Taldea arituko da Zelaieta parkeko karpan, eta martxoaren 4an, berriz, Nafarroa Zentroko Viva Brasil desfileak emango dio hasiera inauterietako azken egunar, bertako erabiltzaile zein profesionalei zuzenduta. Arratsaldean zehar, ludotekak eta gaztetxokoak eskulan tailerrak eta Instagrameko mozorro lehiaketa bat egingo dituzte (azken hau lodotekan) eta ondoren haurrentzako magia ikuskizuna eskainiko da Zelaieta parkeko karpan. Azkenik, 19:00etan, Perubeleren agurrak amaiera emango die inauteriei, Zubiondotik Zelaietaraino kalejira eginez, Udazken gaitero taldeak eta Zinbulu Dantza Bertikala taldeak lagunduta.

Ohar modura, inauteriak irauten duten bitartean Gaztetxokoaren ordutegia 21:00ak arte luzatuko da, gazteentzako aisialdirako gune bat eskainiz.

Programazioa

Martxoak 8ko programazioa:

Programazioa