Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Antzerki txikiak

  • Data: otsailak 6
  • Ordutegia: 17:30
  • Lekua: Zelaietako auditoriuma

Ibaizabal Haur hezkuntzako Lanbide Heziketako ikasleek antzerki txikiak antolatu dituzte. Egongo diren antzerkiak 1-5 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizunak izango dira, 20-30 minututako 4 antzerki.

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Helduentzako antzerkia: Itzulera

  • Data: otsailak 7
  • Ordutegia: 20:00
  • Lekua: Zornotza aretoa

Dejabu Konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024ean Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.

ZORNOTZA

[Hitzaldia]

→ Hitzaldia: Wikiemakumeak

  • Data: otsailak 8
  • Ordutegia: 12:00
  • Lekua:Besueren lokalean.

Marisa Barrenaren hitzaldia. Ekinean emakumeok eta euskara ikusgarriagoa izan daitezen.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

BERRIZ

[Antzerkia]

→ Antzerkia: “Zapo Zepo”

  • Data: otsailak 7
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Berrizko Kultur Etxea

Zepo frontean dago, toki arriskutsu batean, trenbidearen erdian zai egoten den bezala. Halako batean, bera bezalako beste bat agertzen da, bera bezalakoa baina desberdina. Beste uniforme bat, beste portaera batzuk, baina bestearekiko beldur, ausardia eta aurreiritzi berak. Bi soldadu etsai aurrez-aurre. Eta gerra hasten da…

LEMOA

[Ipuin dantzak]

→ Ipuin musikatua: “Ipuinak Dantzan”

  • Data: otsailak 7
  • Ordutegia: 18:30
  • Lekua: Kotxepin Kultur Etxea

4 urtetik gorako umeentzat.

Ipuin poetikoak musikarekin lagunduta. Musika berezia ipuinekin lagunduta. Ipuin musikatu saio honetan hitzek eta notek elkarrekin egingo dute dantza. Intxixu Valbuena musikariak kitarra elektrikoa jo eta kanta batzuk abestuko ditu eta Ana Apika kontalariak, musikaz lagundutako istorioak kontatuko ditu. Entzuteko, abesteko eta, aldi berean, ondo pasatzeko saio berezia ume eta familientzat.

GERNIKA

[Antzerkia]

→ Haurtxoentzako antzerkia: “Urargi”

  • Data: otsailak 8
  • Ordutegia: 11:30
  • Lekua: Euskal Herria Museoa

6 hilabetetik 3 urte bitarteko umeentzat.

MusEkintza 2024/2025 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Haurtxoentzako antzerkia. Ikuskizuna ikusleentzako espazio eroso bat sortuz garatzen da, horrek miatzeko, jolasteko eta komunikazio tresna berriak ikasteko aukera ematen du.

GALDAKAO

[Antzerkia]

→ Antzerkia: “Scrooge eta mamuak”

  • Data: otsailak 8
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

5 urtetik gorako umeentzat.

Khea Ziater konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Gabon Ipuina eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziaterren sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, non kode zinematografikoak eta eszena aurkitzen diren; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.

DURANGO

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema euskaraz: Azerik eta erbik basoa salbatzen dute

  • Data: otsailak 8
  • Ordutegia: 16:45
  • Lekua: Zugaza zinema

Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.