Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

[Ludoteka]

→ Ludoteka familian: Zabalik gaude!

  • Data: urriak 4
  • Ordua: 11:00 eta 13:00
  • Lekua: Zelaietako ludoteka

> Ludoteka Familiarra familiei zuzendutako aisialdi programa da. Familia  osoak parte hartzeko eta gozatzeko gunea da. Kasu honetan Zelaietako Ludoteka zabalik izango dugu familian gozatzeko joko libreko espazioa sortzeko.

Sarrera libre izango da, aforoa bete arte

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

GERNIKA-LUMO

[Ikuskizuna]

→ Dantza ikuskizuna: “Amama”.

  • Data: urriak 4
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua: Lizeo Antzokia

GALDAKAO

[Ikuskizuna]

→ Ikuskizuna: ‘Semaforoa’ 

  • Data: urriak 4
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

Umeentzako ikuskizuna Logela Multimediaren eskutik. Sarrera 4€.

DURANGO

[Jaialdia]

→ Bizkaiko I. Erromeria Eguna 

  • Data: urriak 4
  • Ordutegia: egun osoan zehar
  • Lekua: Landako gunea eta ibaizabal auzoa

https://erromeriaeguna.eus/

Erromeria kontzeptu zahar bezain modernoa da; tradizionala bezain zabala; euskalduna bezain internazionala.

Eta ikuspegi horietatik guztietatik erreparatu nahi dio BEEk erromeriari: protagonista egin gura du, eta haren balioa erdigunean jarri.

Horretarako, egun osoko eta askotariko egitaraua prestatu du BEEk, mota guztietako publikoari zuzendua eta hainbat gunetan banatua: bikote-formatu tradizionaleko erromerietatik hasi, dantzagarrienetatik pasatu  dantza-plaza gidatuak, haurrentzako berbenak, Larrain Dantza herrikoia, kantaldiak…— eta egungo bertsio elektronikoagoetan amaitu.