Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

ZORNOTZA

[Antzerkia]

Emakume baten borroka eta metamorfosia (Tanttaka)

  • Data: urtarrilak 17
  • Ordutegia: 20:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

> Sarrerak

Asmo handiko proiektu autobiografikoa ama baten eraldaketa heroikoari buruz, gizonezko burua eta gorputza dituen mundu batean.

Édouard Louis luma beldurgarrienetako bat bilakatu da ezarritako boterearen artean. Estilo eta ahots berezi baten jabe, Frantziako literaturaren enfant terrible berriak salaketa eta katarsia ardatz dituen istorio lazgarri bihurtu ditu bere esperientzia eta sentimendurik intimoenak, besteak beste, gabon bezperan sufritu zuen bortxaketa Historia de la violencian edo aita-semeen arteko harreman ekaiztsua Quién mató a mi padren. Lucha y metamorfosis de una mujer liburuan bere asmo handiko proiektu autobiografikoak aurrera jarraitzen du, oraingoan bere amaren irudia ardatz hartuta.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

BERRIZ

[Ikuskizuna]

→ Magia: Imanol Ituño magoa

  • Data: urtarrilak 18
  • Ordutegia: 12:00
  • Lekua: Olakueta frontoia

 

BERRIZ eta IGORRE

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema euskaraz: Klara eta hazi magikoen misterioa

  • Data: urtarrilak 19
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Kultur etxea (Berriz) – Igorreko Lasarte Aretoa (Igorre)

Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.