ASTEBURUKO AGENDA
ZORNOTZA
[Ipuin kontalaria]
→ Ludoteka familian: ipuin kontalaria
- Data: urtarrilak 25
- Ordutegia: 11:30
- Lekua: Ludoteka
> Aldez aurreko izen ematea derrigorrezkoa izango da.

ZORNOTZA
[Zinema]
→ Haurrentzako zinema euskaraz: Klara eta hazi magikoen misterioa
- Data: urtarrilak 25 eta 26
- Ordutegia: 17:00
- Lekua: Zornotza Aretoa
Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.

ZORNOTZA
[Ipuin kontalaria]
→ MusikagazFest
- Data: urtarrilak 25
- Ordutegia: 13:00 – 24:00
- Lekua: Herriko gune desberdinetan
> Euskal Musika Sortzaile Gazteen jaialdia.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:
BERRIZ
[Ipuin kontalaria]
→ Ipuin kontalaria: “ITSASO. OZEANO BARRENERA BIDAIA” (Leire Catalá)
- Data: urtarrilak 25
- Ordutegia: 12:15
- Lekua: Berrizko kultur etxea

GALDAKAO
[Ipuin kontalaria]
→ Ipuin kontalaria: “Euskelelea ipuin musikatua”
- Data: urtarrilak 25
- Ordutegia: 18:00
- Lekua: Torrezabal Kultur Etxea
Enrike Solinísen jatorrizko ideian eta berak sortutako instrumentuan eta Juan Kruz Igerabide poetaren hitzetan oinarrituta dago ikuskizun hau. Doinu ederrak eta kantu tradizionalak entzuteko aukera izango da, Euskal Barrok Ensemblek interpretatuak eta Irrimarraren ilustrazio ederrekin atonduta. Euskeleleak gure irudimena hegaldaraziko du haur eta familientzako ipuin musikatu honetan, eta gozatu- eta kantaraziko digu aldi berean.

ELORRIO
[Magia]
→ Magia: Eleder magoa
- Data: urtarrilak 26
- Ordutegia: 17:00
- Lekua: Arriola antzokia

DURANGO
[Antzerkia]
→ Haurrentzako antzerkia: “Atearen bestaldean2
- Data: urtarrilak 26
- Ordutegia: 18:00
- Lekua: San Agustin kulturgunea
NESKA aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

Berriz
[Antzerkia]
→ Antzerkia: “Arizona”
- Data: urtarrilak 26
- Ordutegia: 19:00
- Lekua: Berrizko kultur etxea
> 12 urtetik gorakoentzat.
Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.







