ASTEBURUKO AGENDA
Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:
IURRETA
[Ipuin kontalaria]
→ Ipuin kontalaria: “Esker oneko jardunaldi literarioak”
- Data: urtarrilak 31
- Ordutegia: 17:00 eta 18:00
- Lekua: Iurretako Herri liburutegia
› 17:00etan 3 – 5 urte
› 17:45ean 6 urtetik gorakoak
Doan (gonbidapenarekin)

DURANGO
[Zinema]
→ Haurrentzako zinema euskaraz: Azerik eta erbik basoa salbatzen dute
- Data: otsailak 1 eta 2
- Ordutegia: 17:00
- Lekua: Zugaza zinema
Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.

ELORRIO
[Zinema]
→ Haurrentzako zinema euskaraz: Liztor kapitaina
- Data: otsailak 2
- Ordutegia: 17:00
- Lekua: Arriola antzokia
Istorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira, abaraskan, Avispa kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Avispa kanpitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez.







