ASTEBURUKO HITZORDUAK
Asteburu honetan Euskal Herri osoko euskaltzaleok bi hitzordu ditugu:
EUSKALTZALEEN MARTXA
Larunbatean Euskaltzaleen Martxa egingo da Iruñean. “Euskaraz bizitzeko behar den dena” lemapean, euskararen biziberritzeari bultzada berri bat eman nahi zaio larunbateko ekitaldian.
Hiru zutabe izango ditu mobilizazioak, euskararen pizkundeak behar dituen hiru oinarriak aldarrikatuz: ofizialtasun osoa, hizkuntza politiketan jauzia eta euskaltzaletasuna. Bete ditzagun Iruñeko kaleak!
ARABA EUSKARAZ
Igandean berriz Amurrion izango dugu hitzordua. Aresketa Ikastolak antolatuta eta “Taupadak berpiztu” lelopean, Arabako ikastolen jaiak egun osoko egitarau oparoa izango du, gozatzeko eta lurraldeko ikastolak babesteko.






