Urtarrilaren 15ean ikastola herriari zabaltzeko aukera izan genuen.
10 familia hurbildu ziren gurera eta bertoko langile eta Artezkaritzako kideok egin genien harrera.
Artezkaritzatik: Amaia Ramirez.
Zuzendaria: Aimara Arostegi
Zuzendari Pedagogikoa: Aitor San Milllan (Saioa Badiolaren ordezkoa amatasun bajan baitago)
HHko Etapa Arduraduna: Maider Ortega.
LHko Etapa Arduraduna: Rosaura Jauregi (Iulen Iñurrietaren ordez aiatatasun bajan dago-eta)
DBHko Etapa arduraduna: Josu Barrena.
Guraso kooperatiba aurkeztu genien, bazkide izateak dakartzan eskubide eta betebeharrak adieraziz.
Ikasle zoriontsu, kritiko, autonomo, euskaldun eleanitza, konprometitua… hau guztia lortzeko guraso eta ikastolaren arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu genuen eta hau lortzeko urtean zehar burutzen ditugun ekintzen berri eman ere bai (zoritxarrez, pandemia medio, bere horretan laga behar izan ditugunak, momentuz).
Bertaratutako familia guztiek gure familiaren parte izatea erabaki dute; ongi etorri guztioi!
Eta norbait zalantzan badago, gogoratu: Matrikulazioa bihar, urtarrilak 28, bukatzen dela.