Ate Irekien Jardunaldia esperientziazko ekitaldi bat da, bertaratzen den orok, bai ikasleek bai familiek, gure hezkuntza-metodologia esperimentatzeko aukera du.
Ekitaldian zehar, bertaratutakoek gure hezkuntza-proiektua, irakasle-taldea, ikasleak, instalazioak, proiektuak eta abar ezagutzeko aukera dute.
Jardunaldiaren esparruan, informazio-saio bat egiten da, eta, bertan, taldeak pedagogia eraldatzailea aurkezten dio publikoari.
Urtean garai desberdinetan egiten ditugu eta aurreko larunbata horietako egun bat izan zen. Gure ikastolako ateak familia berrie zabaldu genizkien.
Goiz atsegina izan genuen ikastolatik zehar ibilbidetxoa egin eta gure proiektuaren berri ematen.
Etorri gabe geratu zirenentzat, oraindik Andramari Zornotzako Ikastola ezagutzeko aukera dute. Urte osoan zehar bisita pertsonalizatuak egiten bait ditugu.
Andramari Zornotzako ikastolan kalitatezko euskal hezkuntza aurrerakoia dugu, ume/gazteen konfiantza, ardura eta babesa eskainiz guraso eta irakasleen elkarlana oinarri.
Gure balioen artean konfiantza eta hurbiltasuna ditugu. Hauen adierazgarri dira bisita pertsonalizatuak.
Bisitetan familien zalantzak argitu eta ikastolako ondorengo informazioa emango dugu:
- Ikastolako instalazioen bisita.
- Pedagogia eraldatzailearen aurkezpena.
- Ikaslearen egokitzapena(0 urtetik-DBH4ra).