ARIMEN GAUA 2025
Azken urteotako ohiturari jarraituz, joan den ostiralean DBH4ko ikasleek 🎃 Arimen Gauko ibilbide beldurgarria antolatu zuten ikastolako txikienen gozamenerako eta ikararako.
Aurtengoan euskal mitologiaren ikuspegi beldurgarria landu dute, Zugarramurdiko sorginen eta enparauen alderdi ikaragarriena agertarazteko.
Ikasturtea hastearekin batera, DBH4ko ikasleak ibilbidea prestatzen aritu dira ONKI saioetan eta beste saio batzuetan, eta jardun horren emaitza izan da, hain zuzen, joan den ostiralean ikusitakoa.
Horrekin batera, ibilbidea egiteko txikiegiak zirenei (edo, beste barik, ibilbidea egin nahi ez zutenei) beste aukera bat ere eskaini zieten: liburutegian eskulanen tailerrak egitea.
Gogoan izan ibilbidean nahiz tailerrean bildutako dirua ikasbidaiarako erabiltzekoa dela.
Azkenik, eskerrik asko ibilbidea prestatzen eta jasotzen laguntzera etorri ziren guraso guztiei, eta baita ibilbidean parte hartu zuten ikasle eta guraso guztiei ere. 💀






