
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du 2023ko Ibilaldia, maiatzaren 21ean, eta leloa aurkeztu dute: ‘Xe’. Zergatiak arduradunek azaldu dituzte: “Ibilaldia geurera ekarri eta geure gustuz busti” nahiagaz erabaki da leloa. Izan ere, Ondarroan Ibilaldiari ‘Ibilaldixe’ esaten diote, Durangon esaten diogun antzera. Aurkezpena, Abusuko ikastolak antolatu zuenetik hilabete igaro denean balorazioa egin dute aurtengo antolatzaileek. “Egun bikaina izan zen”, aipatu…