Skip to main content

[ARGAZKI GALERIA]: Ikasturte amaierako jaialdia

Asteburutik biharamun emozionala daukagu gainean. Eguna zoragarri atera zen, lipdub-a egiteko jendetza batu zen, Txantxuliren bisitan jende asko batu zen, bazkaria, jolasak, emanaldiak… Borobil joan zen jaialdia. Ikasturtea zarratzeko garaia ailegatzen ari zaigun honetan, ikasturte zail bezain erronka politez jositakoari itxiera bikaina eman diogu.   Argazki ugari batu ditugu, baina denak ezin jarri. Jaso ditugun argazki guztiak Andramari Driven daude…

Gehiago irakurri

HAZIA: Haurtzaindegiko obrak

Kaixo familia! Datorren astean HH-ko patioan estalkiak berrizteko obratan hasiko gara, hori dela eta haurtzaindegiko sarrera eta barne egitura batzuk aldatu beharrean gaude.  Betiko parkineko sarrera itxita egongo da, beraz, 0, 1 eta 2 urteko familiak sarrera nagusitik sartu beharko zarete. Barne egitura berria: 0 urteko gela: orain musika gela dan gelara pasatuko da, urte 2ko gelen aurrean.  Urte 1eko…

Gehiago irakurri

EKIA – DBH: Hondartza eguna

Astelehenean, hilaren 13an, hondartzetara irteera eguna izan genuen DBHko 1. , 2. eta 3. mailakook (gogoan izan DBH4ko ikasleak ikasbidaian daudela). Eguraldi ona lagun, Bizkaia eta Gipuzkoako hondartzetarantz abiatu ginen: DBH1eko ikasleak Gorlizera, DBH2koak Debara eta DBH3koak Lagara. Esan bezala, eguraldi bikaina baliatuta, egun ederra igaro genuen guztiok, ikasle zein irakasleok.

Gehiago irakurri

Gasteizko eraztun berdea koloreztatuko dute Arabako ikastolen jaian, domekan

Araba Euskarazek 40 urte egin ditu aurten, eta ekainak 19 izango ditu Arabako ikastolek beraien zortzigarren alabaren aldeko aldarria zabalduko dutenean. 2022ko Araba Euskaraz Gasteizen antolatuko dute. Argantzun ikastola ardatz izango duen arren, jaia Gasteizko Olarizun ospatuko da, hiriburuko Eraztun Berdean. Hain zuzen ere, aurtengo lema “Zortzigarren alaba” da, Trebiñuri erreferentzia eginez. Izan ere, bertan irekitzekoak dira Sagastieta ikastola berria,…

Gehiago irakurri

HAZIA – HH3,4,5: Loiura bidaia

Itzelezko eguna pasatu dugu Loiuko jolas parkean. Irteeratxoa egiteko irrikan egon gara Andramari Zornotzako Ikastolako haurrak, itxialdiaren osteko gure lehen egun osoko ibilalditxoa. Jolas parkeko gailu guztietan ibili gara, gure artean pila bat jolaetan aritu gara, harrapaketan, ezkutaketan… Bazkaltzeko momentua ere denok batera egin dugu, lagunekin hizketan gauden bitartean zein gozo egon diren bokatak. Dagoeneko bueltan gaude, ordea… datorren ikasturteak…

Gehiago irakurri

Lagun berezi bat bueltan dator ikasturte amaierako festan: Txantxuli!

Egun berezia biziko dugu zapatuan. Bi urteren ondotik, jaialdia berrartu eta denok elkartuko gara ikasturte amaiera ospatzeko. Ikastolako kide guztien artean, badago bat umeen zein gurasoen lagun berezia dena: Txantxuli. Maider Ortega Ruizek ondo ezagutzen du Txantxuli, eta jaialdiari buruz egin dugu berarekin berba. Badator jaialdia. Eguneko lehen orduetatik nabaritzen al duzu jaialdi eguna dela? Zelan esnatzen da gorputza horrelako…

Gehiago irakurri