Skip to main content

Euskararen basoa egitasmoa antolatu du Zornotzako Andramari Ikastolak

Familien artean euskararen erabilera sustatzeko ekimena da, natura eta hizkuntza uztartzen dituena. Abenduaren 1ean izango da, Autzaganeko ingurunean: txangoa, zuhaitz landaketa, trikitixa, bertsoak, salda beroa… Euskararen Egunaren atarian (abenduaren 3an izango da), ekimen berria antolatu du Andramari Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak. Honela, Euskararen basoa egitasmoa abenduaren 1ean egingo da, eta ikastolako familien artean euskararen erabilea sustatzea du helburu nagusi. Natura...
Read More

Lynx: Guraso bilera

LYNX- GURASO BILERA Dakizuenez, urrian ekin genien Andramari ikastolan ingeleseko eskolaz kanpoko ikastaroei eta oso pozik gaude, aurten ere 140 ikasletik gorak jarri baituzue zuon konfiantza Lynx taldearengan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.  Gure egitasmoak arrakasta handia lortu zuen iazko ikasturte amaieran: txikiekin, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. Mailara arte egindako Showetan; nagusiei dagokienez, bestalde, Trinity College London azterketa ofizialean...
Read More

“Eskola Hiztun Bila” jardunaldian izan gara

"ESKOLA HIZTUN BILA" JARDUNALDIA Joan den ostiralean, hilaren 8an, Zornotzako Ikastolako Hizkuntza Proiektuko ordezkaria Gasteizen izan zen Hezkuntza Saileko Berritzeguneak antolatutako “Eskola Hiztun Bila” jardunaldian. Jardunaldia urtero egiten da Ulibarri proiektuaren baitan, eta EAEko ikastetxeetako ordezkariak biltzen dira, hala administrazioaren jabetzakoetakoak nola Ikastola Elkartekoetakoak, Kristau Eskoletakoak eta bestelakoetakoak. Helburua, berriz: gure ikastetxeetan euskararen ezagutza, erabilera eta kontzientzia areagotzea. Aurtengo lema,...
Read More

HH 1-2: Udazkeneko koloreak

UDAZKENEKO KOLOREAK Haurtzaindegiko gure txikiak udazkeneko ekintzetan murgilduta dabiltza. Urte bateko umeak kalabazak dastatzen eta manipulatzen aritu dira; bi urtekoak, aldiz, udazkeneko koloreak landu dituzte eta baita ederto jolastu ere.
Read More

HH3: Kalabaza pastela egin dute

KALABAZA PASTELA HH 3 urteko gelako haurrek urria osoa eman dugu udazkeneko gaia lantzen. Zuhaitza margoztu dugu, mota askotako hostoak margotu eta ebaki, eta udazkenarekin lotutako hainbat eskulan egin ditugu.  Esperimentazio mahaian jolasteko ezkurrak, hostoak, makilak eta bidean aurkitu genituen pila bat gauza batu genituen ikastolako inguruetatik txango txiki bat eginez. Baina gaiari bukaera ezin hobea emateko…. kalabaza pastela egin...
Read More

LH3: Aurkezle lanetan

AURKEZLE LANETAN Ostiral arratsaldean, lehenengo unitateari amaiera emateko, LH 3ko ikasleak LH 1 eta 2ko ikasleengana hurbildu ziren ikasitako guztiaren berri emateko.  Urduritasunak alde batera utziz, entzule eta ikusle txikien aurrean ipini eta ondo baino hobeto azaldu zieten Unibertsoaren inguruko orotariko informazioa. Txikienak lur eta Lur geratu ziren! Gainera, unitatean ikasitako abestia abestu zieten eta Matematikan egindako Lapbookak ere erakutsi...
Read More

LH5: Mahi-mahi tailerra

MAHI-MAHI TAILERRA Askorak antolatutako MATER / ITSAS MUSEO INTERAKTIBOA tailerrean parte hartu zuten LH5eko gure ikasleek azaroaren 8an. Ordu bateko saioan elikadurarekin erlazionatutako hainbat kontzeptu interesgarri landu zituzten, hala nola, kutsaduran duen eragina eta eragin kaltegarria murrizteko estrategiak. Gustura aritu ziren lanean  talde jolasetan.
Read More

DBH4:Bizi botilak

BIZI BOTILAK Kaixo! DBH4ko Ekonomiako ikasle taldea gara eta, honen bidez, saioetan jorratu dugun BIZI BOTILA proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Proiektuak ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoa du, horretara bideratuko baitugu etekin osoa. Gure produktua eskuz pertsonalizatutako botilak dira; lanerako, kiroletarako… hau da, egunerokorako oso erabilgarriak dira. Informazio gehiago nahi baduzu edo interesatuta bazaude, jarri gurekin harremanetan instagram edo gmail bidez....
Read More

Asteartean Jardunaldi Pedagogikoen lehen saioa

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK 2024 Datorren asteartean, azaroaren 12an, egingo da Andramari Zornotza ikastolako Jardunaldi Pedagogikoen lehen saioa. Azken asteotan iragarri dugun modura, Zelaieta Zentroko auditorioan egingo diren jardunaldiotan, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorretako lan-ildoetako batzuetan murgilduko gara.  Azaroaren 12ko lehen saioan, “Pertsonen garapenerako emozioak lantzen” izenburupean hitzaldi bat eta mahai inguru bat izango ditugu.  Hitzaldia Euskal Herriko Ikastolen elkarteko kide den Amaia...
Read More

Ikastolako gurasoen abesbatzak 30 urte beteko ditu aurten

IRITSI DA EGUNA! Ikastolako gurasoen abesbatzak 30 urte beteko ditu aurten. Data garrantzitsu hori ospatzeko Zornotza Aretoan ikuskizuna antolatu dugu, gure inguruko beste abesbatza batzuekin eta gonbidatuekin batera.  Noiz: azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:30ean. Non: Zornotza aretoan Talde gonbidatuen artean ZORNOTZAKO banda · BRIOLETAK abesbatza · ZORNOZA abesbatza · ABES-KIMU abesbatza · ZORNOTZAKO otxotea eta XUXURLARIAK abesbatza egongo dira.  Gurekin egun...
Read More