Skip to main content

Ika! Ika! Ika! Hemen dator Korrika!

IKA! IKA! IKA! HEMEN DATOR KORRIKA! Bihar, ostirala, hilak 22, Korrikaren 23. edizioa Zornotzara helduko da eta, betiko moduan, ikastolak kilometroa hartuta dauka herriaren erdian, zehazki, Gregorio Mendibil kalearen amaieran. 17:40tik aurrera izango da hori. Aurten, gainera, Zornotzako ikastetxeetako gurasoek (gure kasuan, Gurasoek Euskara Taldeko kideek) proposamen berritzailea ekarri dute: ikastetxe guztiek batera heltzea Korrikari eta, horren atariko, ekintza bateratua...
Gehiago irakurri

Kultur astea

KULTUR ASTEA 2024 Andramari Zornotzako Ikastolan ezinbestekoa ikusten dugu euskal kulturaren sustapena eta, halaber, berari lotu ahal zaizkion ekintzak ere ezagutzea. Aste honetan ospatzen ari garen Kultur Aste honetan euskararen erabilerari eta Euskal Kulturari beste bultzada bat eman nahi diogu. Egindako jarduera batzuetan, ikasleak berak antolatu eta eman du jarduera. Era honetan, ikasleen arteko komunikazio eta elkar-trukaketa egon da, batzuek...
Gehiago irakurri

Non Gogoa: hurrengo saioan behar zaitugu

NON GOGOA Non gogoa prozesuan diagnosi fasea bukatuta, sorkuntza lanetan barneratuko gara apirilaren 9ko saioan. Ikastolaren norabidea (itsasargia) eraikitzen hasteko momentua heldu da. Orain arteko saioetan ikastolako guraso eta langileek parte hartu dute. Lehen saio irekian 30 lagunek egin zuten AMIA (Aukera, Mehatxu, Indargune, Ahulgune) analisia. Hurrengo astean, ikastolako irakasle eta bulegoetako langileek testuinguru eta beharren maparen bidez osatu zuten...
Gehiago irakurri

Gure irakasleak, Mondragon Unibertsitatean Hizlari

GURE IRAKASLEAK, MONDRAGON UNIBERTSITATEAN HIZLARI Pasa den asteartean, hilak 19, gure Lehen Hezkuntzako hiru irakasle Bilboko Mondragon Unibertsitateko fakultatean izan ziren etorkizuneko hezkuntzan hezitzaile lanetan izango diren gazteei Ikastolako jardunaren berri ematen. Berrikuntza eta kalitatea sustatzea helburu duen hezkuntza fakultate honek gugana jo zuen ikastolan dugun metodologia Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleeri zabalduko genien eskatzeko. Gonbita onartu eta Hitzaldi-solasaldi hau gure...
Gehiago irakurri

EKE: Marrazketa taldea

MARGOLARI BIKAINAK DITUGU GUREAN Azken asteetan gure eskolaz kanpoko ekintzetako marrazketako ikasleek koadro bana marraztu dute. Pertsonaia bat aukeratzea zen lana, beraiek nahi zutena. Horrela, bakoitzak bere irudimena askatu ahal izan du.  Lan handia egin dute artelana  lortzeko eta poz-pozik daude lortutako emaitzarekin. Artelan horiek etxeetako hormetan zintzilik egotea merezi dute! Eutsi goiari, artistok!     1 1
Gehiago irakurri

LH1-2: Herrira txangoa

HERRIRA TXANGOA Pasa den astean, LH 1. mailako eta LH 2. mailako ikasle eta irakasleok herrira jaitsi ginen ekintza desberdinak egitera.  LH 1. mailako ikasleak herria lantzen gaude buru-belarri, gure erronka herriko maketa sortzea delarik. Gai horretan gorputz geometrikoak lantzen aritu gara eta irteera aprobetxatuz, gure herriko eraikin  desberdinak nola dauden eratuta aztertu genuen: osasun zentroa, Udaletxea, Zelaieta… LH 2....
Gehiago irakurri

LH2: Lanbideak- Bidatzen bisita

BIDATZEN BISITA Jakin badakizuenez, lantzen gauden azken gaia lanbideeei buruzkoa da. Horren harira, joan den ostegunean Bidatz etorri zen ikastolara eta zertan lan egiten duen azaldu zigun. Lehenik eta behin, gure ikasleek bere lanbideari buruzko galderak egin zizkioten. Ondoren, Bidatz kimikaria izanik, pare bat esperimentu azaldu eta erakutsi zizkigun. Ikasleak harrituta eta errepikatzeko gogoarekin geratu ziren. Oso ondo pasatu genuen....
Gehiago irakurri