Skip to main content

DENON ARTEAN, INDARKERIA MATXISTARI AURRE

Emakumeen kontrako indarkeria ez da emakumeen arazo bat, gizarte osoarena baizik, eta haren oinarrian emakume eta gizonen arteko berdintasun eza dago.

Berdintasuna da emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko tresna eraginkorra.

Errespetuan, askatasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako harremanak behar ditugu emakumeen kontrako indarkeriak gure gizartean lekurik ez izateko.

Emakume eta gizon izateko eredu berriak behar ditugu, botere harremanetan oinarritzen ez direnak, mutilek eta gizonek pribilegiozko jarrerarik eduki ez dezaten nesken eta emakumeen aldean.

Denok egin dezakegu zerbait indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Denok egin dezakegu zerbait berdintasunaren alde.

Gure ikastolan guzti hau kontuan hartuta, ekintza desberdinak antolatu ditugu aste horretan hezkuntza komunitatean desberdintasunak txikitzeko asmoz, neskatoen ahalduntza bultzatzeko eta mutikoen etorkizuneko berdintasunaren aldeko aldaketen eragile izateko inplikazioa ere.