Badator Euskaraldia… Gaur, maiatzaren 15ean, eman diogu hasiera, eta 11 egunez, txapa soinean, hizkuntza ohiturak astintzeko, aldatzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa soziala egingo dugu elkarrekin.
Oraindik Euskaraldiaren aurtengo edizioan izena eman ez baduzu, EMAN IZENA
Txapak Zelaietan jaso ahal izango dituzue.
→ Euskaraldia Zornotzan
Euskal Herri osoan ehunka ekitaldi eta jarduera aurreikusita daude hamaika egunotarako eta Zornotzan ere izango da parte hartu eta gozatzeko aukera. Horretarako, herrian hainbat ekitaldi izango dugu datozen egunetan. Parte hartzeko aukera zabala izango dugu.

Tartean aipagarria da larunbatean, maiatzaren 17an, gure ikastolako gurasoen euskara taldeak herriko beste ikastetxeetako guraso elkarteekin batera antolatutako ginkana. Guztira 300 ume eta gazte eta beste hainbeste helduren parte hartzea aurreikusi dute antolatzaileek larunbaterako. Anboto aldizkarian egin diete sustatzaileei elkarrizketa.
Hortaz gain, programa oparoa antolatu da Euskaraldiko egunetarako eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.






