Skip to main content

BADATOR EUSKARALDIA, ZORNOTZARA ERE BAI!

 

2018ko eta 2020ko ekitaldien ondoren, aste honetan bertan hasiko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Zehazki, hilaren 28an, asteazkenean, hasi eta abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperean, amaituko da.

Eta, asteazkenean aurkezpen orokorra egin ondoren, biharamunean gure herrian bertan izango dugu hasiera-ekitaldia. Nahi duenak Euskaraldirako izena emateko aukera izango du bertan, bai eta datozen asteetan jorratu nahi dituen konpromisoen berri eman ere.

Hemen bertan txertauta aurkituko duzue egun horretan Herriko Plazan (Udaletxeko plazan) izango den hasierako ekitaldiaren egitaraua. Ikastolak deialdi berezia egin nahi dizue guraso eta ikasleei, hasieratik bertan herri ekitaldi horretan parte har dezazuen.

 

Kartela_HERRIKO PLAZA