Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Baloien erabilera ikastolan

By 2025/02/13No Comments

OHARRA

Familia agurgarriak:

Gogorarazi nahi dizuegu, Ikastolako elkarbizitza-araudian jasota dagoen bezala, patioetan ezin dela baloi gogorrik erabili.  

“Baloiak, txiki zein handiak, ikastolako eraikinaren kanpoko patioetan erabili ahal izango dira soilik. Baloiak bigunak izan beharko dira, ezin da baloi gogorrik erabili ikastolan”.

Hartara, eskertuko genuke 16:30etik aurrera arau hori kontuan hartzea eta arduraz jokatzea, ikasleen segurtasuna bermatu eta jolaserako giro egonkorra sustatze aldera.

Eskerrik asko.

Andramari Zornotzako Ikastola.