BASOKOIPETSU EGUNA
Otsailaren 23an, domekan, BASOKOIPETSU EGUNA ospatuko da San Bartolome Auzoan. Domeka horretan, goizeko 10:00etan izango da zita, Kalbario Plazan, oinez joateko San Bartolome auzoraino. Bertan, sua prest, eta sagardoa ere egongo da. Txerrikia, ogia, eta txitxiburduntzia egiteko zotzak norberak eroan beharko ditu.
Inauteri garaian, eta garizuma hasi aurretik, aspaldikoa da basokoipetsua egiteko ohitura Euskal Herrian, izen ezberdinak agertzen badira ere (Basokoipetsu, Kanpomartxo, Txitxiburduntzi,…). Hori dela-eta, ohitura horri eutsi gura diogu, goiz eder bat igaroz, euskaldunen artean!







