Skip to main content

Albistea ANBOTO astekariak eman du. Egin klik ALBISTEAn gehiago irakurtzeko.

Zornotzako Berdintasun Sailak LGTBIQ+ sexu dibertsitatea, gure seme alaben kontua ere bada izeneko berbaldia antolatuko du martxoaren 2an. Izena emateko emea zabalik dago. Hezkidetza saioak leiho bat zabaldu gura du seme-alabekin sexualitateari buruz berba egiten laguntzeko. Zornotzako gurasoek tabuak gainditzeko, seme-alaben beharrizanak ezagutzeko, aldaketa fisikoak identifikatzeko, autoestimua lantzeko eta hartu eman ereduak aztertzeko aukera izango dute.

Azken saioa, maiatzean

Adingabeen gurasoei eta tutoreei zuzendutako hezkidetza espazioaren barruan, Udaleko Berdintasun Arloak hirugarren saio bat antolatu du maiatzaren 4an, `Pornoaren eta sare sozialen sexu heziketa indargabetu. Familientzako aholkuak´ izenekoa. Bertaratzen diren zornotzarrek egungo errealitatea ezagutuko dute eta honen inguruko aholkuak jasoko dituzte.