๐ BIHAR: MARTXOAK 8 IKASTOLAN
Hemen dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna! Nahiz eta egutegian igandean izan, bihar, ostirala (martxoak 6), ospatuko dugu Andramari Ikastolan. Astean zehar gela guztietan ekintza desberdinak lantzen egon gara eta bihar egitarau berezia izango dugu ikasle guztiekin hezkidetza eta berdintasuna aldarrikatzeko. โโจ
Hori dela eta, dei berezia egiten dizuegu:
- ๐ Hezkidetzaren aldeko kamisetak: Kamiseta erosi duzuen familioi, bihar jantzita ekartzea gogorarazten dizuegu. Harro jantziko dugu gure leloa!
- ๐ Denok morez: Gainontzeko guztioi ere, bihar zerbait morea (elastikoa, zapia, detailetxo bat…) soinean ekartzera gonbidatzen zaituztegu, ikastola kolore honetaz blaitzeko.
Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!
Hezkidetza taldea.






