Skip to main content

Gizartea, hezkuntza eta ikastolak eraldaketa-prozesuan bizi gara etengabe, eta ikastolok ez dugu inoiz iparra galdu. Aldaketa-garaia dator berriro ere, eta horri aurre egiteko ezin dugu ahaztu nor garen eta zertarako garen.

Ikastolen Elkartearentzat erronkaz, aukeraz eta ilusioz beteriko hilabeteak datoz. Ikastolen VII. Batzarraren atarian, Hezkuntza Lege Berria ere ate joka dator eta Ikastolen Elkartea osatzen dutenen komunitatean hausnarketarako, eztabaidarako eta adostasunak lantzeko espazioak sortu behar dira. 

Testuinguru honetan, eta eztabaida hori elikatze aldera, jorratu eta aurkeztu dute Ikastolen Elkartetik Euskal Hezkuntza Sistemarako Endekalogoa. Elkartetik Euskal Hezkuntza Sistemari begira egindako ekarpena. 

Endekalogoaren ezagutzan eta edukietan sakondu asmoz, Ikastolen Elkartetik partaidetza prozesu zabal bat abiatu gura da Ikastola osatzen dugun eragile guztiekin batera.

Prosezu hori aurrera eramateko dinamizatzaileak izendatu behar izan dituzte ikastolek. Dinamizatzaileek, hausnarketa egiteko tresnak hurbilduko dizkigu. Ikastolen elkarteak sortutako endekalogoa, aberastu, barneratu eta ikastolakiko atxikimendua eta kohesioa landuko ditu.

Prozesu guzti hau burutu ahal izateko dinamizatzaileek formakuntza jasoko dute eta Bizkaian egin den lehen formakuntza atzo, asteazkenean, gure ikastolan, Andramari Zornotzako Ikastolan izan zen.

Mahaingurua Euskadi Irratian

Lourdes Imaz EHIGE Euskal Eskola Publikoko Gurasoen Konfederazioko bozeramaileak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak etorkizuneko Hezkuntza legea baloratu zuten Radio Euskadin. EGIN KLIK HEMEN MAHAINGURUA ENTZUTEKO.