Skip to main content

BIZKAIKO ESKOLARTEKO AMAIERAKO JAIA

Bizkaiko Mendi Federazioak gure ikastola mendian ibilaldi eder batean parte hartzera gonbidatu du. Familian gozatzeko, gure ingurunea ezagutzeko eta aire zabaleko egun berezi bat bizitzeko aukera ezin hobea izango da .
ibilaldia amaitzean, gainera, Jauregibarriako frontoian jai handi bat ospatuko da, eta bertan izango dira:

🎉 Pintxoak
🧗‍♂️ Rokodromo dibertigarria
🎲 Jolasak
🎁 Opari sorpresa batzuk!

Interesekoa izan daitekeen informazio gehiago:

  • Data: Maiatzak 18, igandea.
  • Prezioa: doan
  • Mendi irteera: 8,5 km – 250 m-ko desnibela (Zornotza ingurutik)
  • Norentzat: 2007-2016 bitartekoentzat
  • Izen-emate data: maiatzaren 4tik 12ra.
  • Ibiladirako elkargunea: 09:30ean Jauregibarrian.
  • Ordutegia: 09:30-14:30 (gutxi gora behera).
  • Baldintza: Izena ematen duten 5 umeko arduradun bat (heldua) joan behar da.

Familia-giro atsegin, natura, kirola eta gozamena uztartzen dituen egun berezi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Parte hartu nahi baduzue, deitu ikastolara eta jar zaitezte harremanetan Amaia Aurrekoetxearekin honako telefono zenbaki honetan: 946732950.

¡Zain izango zaituztegu!