BIZKAIKO MENDI FEDERAZIOKO PROGRAMA
Bizkaiko Mendi Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Mendiko Eskolako Kirol programa garatzen du, 8 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta.
Programak natura-ingurunearekin harreman zuzena duten jarduera ugari eskaintzen ditu: mendiko irteerak, egonaldiak, eskalada, orientazioa, arroila-jeitsiera eta alpinismoa, besteak beste.
📆 Urriaren 14an, asteartea, programaren arduradun bat etorriko da ikastolara, nola funtzionatzen duen azaldu eta zalantzak argitzeko eta parte-hartzeari buruzko xehetasunak emateko. Bilera liburutegian izango da.
👉 Informazio bilerara joateko, beharrezkoa da honako galdetegia betetzea:
Eskerrik asko eta animatu parte hartzera!






