Pasa den martitzenean Bizkargiko eguna ospatzeko gogoz, irteera desberdinak antolatu genituen Ikastolatik, adinen arabera. Hona hemen txango bakoitzeko laburpen txiki bat:
HAZIA – HH1:
HH1eko haurrek eskuak zikindu eta Bizkargi gelara ekarri dute.
HAZIA – HH3-4-5
HH 2. ziklokoek, 3, 4 eta 5 urteko gelakoek alegia, mendira ibilbidetxo bat egitera abiatu ziren. 4 eta 5 urtekoek San Bartolomerarte igo zirelarik.
KIMUA – LH1-2-3
Toki arazoak medio, ezin izan ginen Ergoiengo San Juanera joan pentsatuta geneukan bezala. Horregatik, Etxanora joatea erabaki genuen eta itzelezko eguna pasatzeko aukera izan genuen, ez ginen damutu, ez horixe!
EKIA – LH4-5-6
LH 4, 5 eta 6ko ikasleak Bizkargira igo ginen oinez Bizkargiko eguna ospatzeko. Azkenean eguraldiak ere lagundu zigun eta egun zoragarri bat pasatzeko aukera izan genuen, nahiz eta nahiko nekatuta itzuli ginen. Dena eman genuenaren seinale!