GABONETARAKO BONBOIAK, BARKILOAK ETA POLBOROIAK🍫🎄
Urtero bezala, DBHko 4. mailako ikasleok bonboiak, barkilloak eta polboroiak salduko ditugu, ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. Eskaera egin nahi duenak galdetegi baten bidez egin beharko du.
Galdetegian aurkituko dituzue:
- Produktuen argazkiak
- Prezioak
- Pisuak
- Kopurua aukeratzeko aukera
Animatu erostera, ikasleek eskertuko dizute! 😄
Eskaera egiteko: Hemen
OHARRA:
- Eskaera epea: abenduaren 2ra arte
- Ordainketa: esku-dirutan
- Entrega eta ordainketa: Aurrerago zehaztuko da zein egunetan
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!






