Skip to main content

Guraso eta ikasleen artean egindako inkesten emaitzak

GOGOETA PROZESUA: INKESTEN EMAITZAK Dakizuenez urtarrilean zehar hainbat inkesta egin genituen ikastolarekiko asebetetzea neurtzeko eta hobetu beharrekoak identifikatzeko asmoz. Bi inkesta nagusi egin genituen: gurasoei zuzendutakoa bat eta ikasleei zuzendutakoa bestea. Langileen artean ere bestelako galdeketa bat egin genuen. Parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, oso baliagarria izan baitzaigu emaitzetatik datorren informazioa. Guztira 143 familiaren erantzunak jaso ditugu...
Gehiago irakurri

Kirolean murgilduta gaude Ikastolan!

KIROL ANITZA: PALA Astearte honetan kirol anitzeko ikasleok Aitor Muñoz Erdu Pilotan elkarteko kidearen bisita izan dugu. Pala jokoari buruzko gauza asko erakutsi zizkigun eta, ondoren, partida batzuk jokatu genituen  gure entrenatzaile Enararekin batera, ikasitakoa praktikan jartzeko. Berak bai, pilota jotzeko indarra! Primeran pasa genuen, oso dibertigarria izan zen!
Gehiago irakurri

Autobus zerbitzua

AUTOBUS ZERBITZUA Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen artean autobusean joan-etorriak egiteko aukera dago. Gaur egun Igorre, Lemoa eta Zornotzan ditu geltokiak autobusak eta goizean (ikastolara etortzeko) zein arratsaldean (ikastolatik etxera bueltatzeko) ibilbidea egiten du. Urtez urte gorabeherak izan ditu erabiltzaile aldetik zerbitzu honek eta, jakina denez, azken urteetan erabiltzaile kopurua apaldu egin da.  Familia bakoitzeko beharrak ezberdinak direla aintzat hartuta eta...
Gehiago irakurri

`Eutsi gureari!’ Errigoraren kanpaina otsailaren 25etik aurrera abian

Badator Nafar hegoaldeko uzta ESKUTIK ESKURA! Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. Otsailaren 25etik martxoaren 13ra eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, arroza, pasta,...
Gehiago irakurri

Arku-tiroaren ikastaroa

ARKU-TIROAREN IKASTAROA Zornotzako Ostadar Arkulariak Klubak jakinarazi digunez, Arku Tiroaren jardueran izena emateko epeak zabalik jarraitzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kiroleko programaren barruan.  > IKASTAROAREN IRAUPENA: 12 ordu > DATAK: Otsailak 29 Martxoak 7 Martxoak 14 Marxoak 25 > PARTE-HARTZAILEAK: 2006 eta 2013 urteen artean jaiotakoak. > NON: Larrea ikastetxe publikoko patio estalian > ORDUTEGIA: 18:30etik 20:30era > KUOTA:...
Gehiago irakurri

Udaberriko egonaldiak

UDABERRIKO EGONALDIAK Inauteriak pasa berritan, gero eta gutxiago falta da udaberriko oporraldirako eta hasiak gara jadanik urtero modura egun horietarako egonaldiak prestatzen. Aurten ere, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldearekin elkarlanean antolatuko dira egonaldiak, Zirimolak formatu eta koordinatzen dituen hezitzaileek gidatuta egongo baitira.  Egonaldien helburuak:   Ondoko helburuak zehaztu dira egonaldietarako.  Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea. Haurraren behar...
Gehiago irakurri

Eguen Zuri Eguna

EGUEN ZURI EGUNA Otsaila ospakizunez beteriko hilabetea da, eta ikastolan ez dugu bat bera ere galtzen. Gaur, Eguen Zuri Eguna denez, goizetik hasi dira gure ikasleak auzotik zehar abesten.  https://andramarizornotzakoikastola.eus/wp-content/uploads/2024/02/WhatsApp-Video-2024-02-08-at-10.43.35.mp4 Arratsaldean, eguraldiak gehiegi lagundu ez digun arren, txitxiburduntzia egin dugu. Txikiek gelan toxorizo pintxo bana jateko aukera izan dute, nagusitxoagoak aldiz, makila eta txorizoa eskuan hartu eta, gure ohitura jarraituz,...
Gehiago irakurri

Otsailaren 4an Agate Deuna ospatuko dugu. Animatu!

AGATE DEUNA 2024 Hurrengo igandean, otsailaren 4an, Andramari Ikastolako langile, ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso, aititte eta amama… Santa Agedari eskainitako koplak abesten ibiliko gara gure herriko kaleetan zehar. Goizeko 11:45ean Kalbario plazan elkartuko gara eta txistularien laguntzaz kalejiran egingo dugu ibilbidea. Aurtengoan ere, Santaeskean ibiltzearen ohiturari helduko diote DBH4ko ikasleek, ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz. Amaieran, Udaletxeko plazatik Harrison parkera...
Gehiago irakurri