Skip to main content

Ekaineko zaintza zerbitzua

Familia agurgarria: Ekaineko jardun trinkoari begira, zaintza zerbitzua jarriko da. Interesa izanez gero, inprimaki hau bete eta bidali ekainaren 10a baino lehen. Zerbitzu hau eskaintzeko gutxienezko eskaera kopurua lau ikaslekoa izango da. Zerbitzu hau 3 HHtik LH4 raino eskainiko da Eskatu hemen   Eskerrik asko

Gehiago irakurri

Andramari Zornotzako Ikastolako kideak Ibilaldian egon ginen!

Joan zen domeka berezia izan zen Bizkaiko ikastolentzat, baita guretzat ere. Ibilaldia antolatu zuten Abusu ikastolako lagunek, eta Andramari Zornotzako Ikastolatik hainbat familia joan ginen bertara, ez baikenuen horrelakorik galdu nahi! Aurtengoak zapore gozoa utzi digu. Datorren urtean Ondarroara joango gara, Zubi Zahar ikastolak antolatuko duen ediziora. Datorren urtera arte Ibilaldia!

Gehiago irakurri

Ikasturte bukaerako jaialdiari buruzko informazioa osorik!

Kaixo familia, Aurten bai, aurten ikastolako jaialdia ospatzeko aukera izango dugu. Behean, aurtengo egitaraua duzue ikusgai. Ekainaren 11an egun osoko jaia ospatzeko irrikitan gaude, animatu eta zatoz merezitako egunaz gozatzera! 2 urte luzeren ondoren elkarrekin egoteko irrikitan gaude eta horregatik aurtengo bazkaria, herri bazkari formatuan egitea erabaki dugu. Denok batera elkarren ondoan mahaiak jarriz. Katering zerbitzua egongo da eta beraiek prestatuko...
Gehiago irakurri

Bukatu da sekretua, maiatzaren 31n zita bat dugu: “Teknologia eta sare sozialen erabilpena oinarri, jarraipena izango duen programa baten aurkezpena egingo dugu”

Azken asteetan abisatzen aritu gara, maiatzaren 31n zerbait garrantzitsua izango genuela Andramari Zornotzako Ikastolan. Gaur bukatu da sekretua gordetzea. Arratsaldeko 18:00etan ikastolako liburutegian gehiago ikusteko aukera izango duzue. Ane Ortiz Ballesteros sexologa eta hezitzaileak kontatu digu zertan datzan proiektuak eta zertan landuko duten datorren ikasturtetik aurrera: Maiatzaren 31n mahainguru bat egongo da, zertaz hitz egingo da bertan? Egun horretan gauzatuko…

Gehiago irakurri