Bizkaiko Foru Aldundiak Kirola On abiarazi du, kirolean haurren balizko indarkeria-egoerak detektatzeko eta kudeatzeko tresna aitzindaria. Formulario baten bidez funtzionatzen du bere webgunean (www.kirolaon.eus), eta aditu-talde batek azkar erantzuten du bertan. Zer da Kirola On: Isilpeko komunikazio-kanala: bereziki Bizkaiko kirolari adingabeei zuzendua, baina kirol-jarduerarekin zerikusia duen edozein eragilerentzat eskuragarri. Bi norabideko komunikazioa: komunikazioa egiten duten pertsonek berehalako erantzuna jasoko dute…
Datorren larunbatean, urriaren 5ean, egingo da urtero antolatzen den Zornotzako Euskal Jaia. Jakina denez, egun osoko egitaraua dago antolatuta herrian, goizean 11.30eko dianarekin hasi eta gaueko erromeriararte. Egun polita gozatzeko aitzakia ederra eskaintzen digu Euskal Jaiak. Azken urteotan egin den modura, 12.30ean herriko ikastetxe ezberdinetako ikasle eta gurasoak batzea helburu duen ekitaldia egingo da Herriko Plazan. Ikastetxeak dantzaz ta kantuz…
Ikastolatako jaiak asteburu honetan hasiko dira. Agendan aipatu dizuegun modura, Kilometroak jaia igande honetan bertan egingo da Azpeitian. Datorren urriaren 20an, berriz, Zangozan izango da Piztu! lelopean antolatutako Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen alde egiten den urteroko jaia. Jakina denez, Nafarroako hainbat eremutan euskarazko hezkuntza eta ikastolek bultzada berezia behar dute, eta horregatik garrantzitsua da Euskal Herri osotik ahalik eta euskaltzale…