Skip to main content

LH1-2: Herrira txangoa

HERRIRA TXANGOA Pasa den astean, LH 1. mailako eta LH 2. mailako ikasle eta irakasleok herrira jaitsi ginen ekintza desberdinak egitera.  LH 1. mailako ikasleak herria lantzen gaude buru-belarri, gure erronka herriko maketa sortzea delarik. Gai horretan gorputz geometrikoak lantzen aritu gara eta irteera aprobetxatuz, gure herriko eraikin  desberdinak nola dauden eratuta aztertu genuen: osasun zentroa, Udaletxea, Zelaieta… LH 2....
Gehiago irakurri

LH2: Lanbideak- Bidatzen bisita

BIDATZEN BISITA Jakin badakizuenez, lantzen gauden azken gaia lanbideeei buruzkoa da. Horren harira, joan den ostegunean Bidatz etorri zen ikastolara eta zertan lan egiten duen azaldu zigun. Lehenik eta behin, gure ikasleek bere lanbideari buruzko galderak egin zizkioten. Ondoren, Bidatz kimikaria izanik, pare bat esperimentu azaldu eta erakutsi zizkigun. Ikasleak harrituta eta errepikatzeko gogoarekin geratu ziren. Oso ondo pasatu genuen....
Gehiago irakurri

LH6: English sandwiches

ENGLISH SANDWICHES Hiruhileko honetan, LH 6ko ikasleak sukaldari lanetan ibili dira Ingleseko proiektuaren baitan. Jaki desberdinen onurak, elikagaiak, haien jatorria eta errezeta desberdinak landu ostean, bikoteka “healthy sandwiches” (otarteko osasuntsuak) diseinatu eta egin dituzte. Eta nola ez, horiek dastatzeko aukera ere izan dute!! Aurten, beste urteetan ez bezala, etxekoen laguntzarekin, etxean egin behar izan dituzte. MILA ESKER ETXEKOEI ERE!!! Landutako...
Gehiago irakurri

DBH3: Eskiatzen

ESKI IRTEERA Asteartean, DBH3ko bi taldeek, urtero legez, eski-txangoa izan zuten Valdezcarayko eski-estaziora Gorputz Hezkuntzaren testuinguan, orotariko kirolak ezagutzeko helburuarekin. Eguraldi bikaina lagun, goizean goiz abiatu eta leher eginda itzuli ziren arratsaldean, pistetan gora eta behera ibili ostean. Egia da pistak ez zirela puntu-puntuan egon baina hori ez zen oztopo izan barre algarak eta kirola nahi beste egiteko. Askorentzat eskiarekiko...
Gehiago irakurri

Elirale dantza konpainia larunbatean Zornotza Aretoan

MAMUKA (ELIRALE) Aurtengo ikasturtean, abenduan, gurekin izan zan, iparraldeko Elirale dantza konpainia. LH1,2 eta 3ko ikasleei tailer aktibo bat eskeini zienten eta gurean hiru egun eman zuten. Ikasleentzako ekintza aberasgarria izanez gain, ikasleek primeran pasatu zuten eta asko gozaztu ere. Oraingoan berri ezin hobea dakargu: datorren larunbatan, hilak 16, Zornotza aretoan aurkeztuko dute, orduan aretoan prestatzen zeuden “Mamuka” ikuskizuna. Zuen...
Gehiago irakurri

NON GOGOA: Diagnosia osatuz

DIAGNOSIA OSATUZ Nora joan nahi dugun erabakitzeko, oso garrantzitsua da egoeraren azterketa sakon batetik abiatzea. Oinarri sendodun itsasargia eraiki nahian gabiz ikastolarentzako, hurrengo urteetan izan nahi ditugun lehentasunak eta jarraitu nahi ditugun ametsak modu kolektiboan erabakiz. Komunitatearen indarrarekin eginda, denok norabide berean nabigatzeko bermea emango diogu gogoetari. Gogo kolektiboa da eraikitzen ari garena.  Lehen saio irekian ikastolaren egungo indargune, ahulgune,...
Gehiago irakurri

Ikastolen 7. Batzarrean ekarpenak eta emendakinak egiteko aukera zabalik

IKASTOLEN 7. BATZARRA Joan den asteko buletinean azaldu genuen modura, ekainaren 22an egingo da Ikastolen 7. Batzarra. Bertan onartuko dira hurrengo hamar urteetarako ikastolen mugimenduaren lan-ildo eta estrategia nagusiak.  Gogoetarako garaian gaude beraz, eta ikastolen mugimendua osatzen dugun ikastola eta bazkideek gogoeta horretan gure ekarpenak egiteko aukera zabalik dugu.  Aurrez azaldu genuen modura hiru txosten daude eztabaidagai. Hiru hauek dira...
Gehiago irakurri

HITZALDIA: Telefono mugikorrak noiz eta nola

HITZALDIA: Telefono mugikorrak noiz eta nola Hurrengo asteartean, martxoaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, HeziDigik antolatutako ekitaldi berezia dugu gure ikastolako liburutegian, Miren Ros Aiartzaguenaren eskutik. Bertan, gure seme alabek mugikorraren nolako erabilera egiten duten aztertu eta horren inguruko hausnarketa egingo dugu; beti ere, telefono mugikorren inguruko kontzientziazioa eta erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin eta gurasoen arteko akordioak lortzeko asmoarekin.
Gehiago irakurri

Ika! Ika! Ika! Hemen dator Korrika!

23. KORRIKA 1980an izan  zen lehenengo Korrikan, Andramari Zornotzako Ikastolak gogo handiz hartu zuen parte. Handik aurrera 2 urterik behin egiten da eta Euskal Herriko ohitura bihurtu da.  Handi zein txiki, euskarari bultzada ematen dion ekimenaren parte izatea da gure ikastolak duen nahia. Dakizuenez, ostegun honetan, martxoaren 14an Korrika hasi da Irunen (ibilbidea). Zornotzatik martxoaren 22an pasatuko da, eta Andramari...
Gehiago irakurri