Skip to main content

DBH3: PortaDa! erronka

DURANGOKO AZOKA- PortaDa! ERRONKA Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, edozein garaitako liburu eta diskoen portadak izan dira DBH 3ko ikasleek erabilitako langaia, Durangoko azokak antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko. Portada horietako irudiak birsortu egin dituzte eta hauek izan dira emaitzak. ZORAGARRIAK benetan!
Read More

DBH3: Badmintona Gorputz Hezkuntzan

BADMINTONA DBH 3ko ikasleak badmintona lantzen aritu dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Epaile lanetan ere jardun izan dute tarteka, eta askotariko  teknika eta taktikak barneratzen trebatu dira. Azken egunetan, beraiek antolatu zituzten txapelketetan, primeran pasatu dute kiroltasunez jokatuz.
Read More

DBH4 eta LH5 ikasleak Durangoko Azokara

DA! DBH4ko eta DBH5eko IKASLEAK AZOKARA Datorren ostegunean, abenduak 5, Durangoko Azokan Ikasleen Eguna izango dela eta, LH5eko eta DBH4ko ikasleak bertara abiatuko dira, euskal kulturarentzat hain garrantzitsua den topagunea bertatik bertara ezagutzeko asmoz. LH5eko ikasleak 09.00etan bilduko dira ikastolan eta 09:57ko trena hartuko dute Durangorantz. Buelta, berriz, 12:41eko trenean egingo dute. DBH4ko ikasleei dagokienez, tren-geltokian egingo dute hitzordua eta...
Read More

DBH1: Argazki memoria

ARGAZKI MEMORIA DBH1eko ikasleek “Memoria baten azala” bilduma sortu dute lehen unitateko proiektuaren baitan. Nortasuna, sustraiak, ibilbidea eta memoria emozionala bildu eta grafikoki-artistikoki adierazi dute. Egindako bildumak  askotariko elementuez osatu dituzte,  konposizioa, estetika eta koherentzia grafikoari garrantzia emanez.
Read More

DBH2: Artelan baten interpretazioa

ARTELAN BATEN INTERPRETAZIOA Lehenengo ebaluazioari amaiera emateko, DBH2ko ikasleek eskulturak aurkeztu dituzte Plastika arloan. Ebaluazioan zehar, artista batzuen lanak aztertu, informazioa bilatu, zirriborroak marraztu eta nork bere interpretazioa egin  du. Hain zuzen, landutako artelan horietan oinarritutako eskultura egitea izan da azken proiektua. Hona hemen adibide batzuk: Gustav Klimt, “Musua” Interpretazioa Eskultura Picassoren “ Gitarrista zahar itsua” Interpretazioa Eskultura Vladimir Kush-en...
Read More

DBH4: Boleibola Gorputz Hezkuntzan

BOLEIBOLA GORPUTZ HEZKUNTZAN DBH 4ko ikasleak boleibola lantzen aritu dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Epaile lanetan ere aritu dira tarteka, eta teknika eta taktika ezberdinak ere erruz ikasi dituzte. Azken egunetan, beraiek antolatu dituzten txapelketetan kiroltasunez jokatuz primeran pasatu dute.
Read More

DBH4: Eta gero zer?

ETA GERO ZER? DBH4. mailako ikasleak hasi dira dagoeneko bere etorkizuna eraikitzen. Orain arte nahiko bideratuta izan dute beraien ibilbide akademikoa, aukera gutxi batzuk baino ez baituzte izan eskura. Datorren ikasturterako aukeraketa, ordea,  erronka handia izango da.  Erronka horri aurre egiteko baliabideak eskaini nahi dizkiegu eta horretarako zenbait ekintza prestatzen ditugu ikasturtean zehar. Adibidez, joan den ostiralean, azaroaren 22an, Zornotzako...
Read More

LH6: Errotik tailerra

ASKORAK ANTOLATUTAKO ERROTIK TAILERRA Astearte goizean, Errotik Etxanoko Gaztaie markako ekoizle Kepa Agirregoikoaren azalpenak entzun zituzten LHko 6. mailako ikasleek. Tailerrean, Kepak behietatik lortutako esnearekin nola lan egiten duen ikusi zuten eta gazta eta yogurta egiteko prozesua nolakoa den ikasi. Ederki ibili ziren eta parte hartze egokiarekin. 
Read More