Skip to main content

Abenduak 5: Lurzoruaren Munduko eguna

LURZORUAREN MUNDUKO EGUNA Abenduaren 5ean, Lurzoruaren Munduko Egunean, IRAES taldeak Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Urdaibaiko Ekoetxeak proposatutako dinamika digital batean parte hartu zuen, beste ikastetxe batzuekin batera. Bertan, honako eduki hauek landu zituzten:  Klima aldaketaren kausak eta horrek ekosistemetan dituen ondorioak.  Atmosferaren eta hidrosferaren funtzioak eta Lurreko bizitzarako duten funtsezko zeregina. Ohitura jasangarriak zeinen garrantzitsuak diren ekosistemak kontserbatzeko. Ingurumenaren, gizakien...
Gehiago irakurri

LH3-4: Igeriketa saiorik EZ

LH 3-4: IGERIKETA SAIORIK EZ Euskararen eguna dela eta LH3 eta LH4ko ikasleak ez dira igeritokira joango Abenduaren 1ean, ostiralean, Euskararen Eguna ospatuko dugu. Gure ikasleak ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu, beraz, L.H.3 eta L.H.4. mailetako ikasleak ez dira igeritokira joango. TUTOREAK.
Gehiago irakurri

LH4: Auto baten eraikuntza

INGURUNEKO AUTOA Jakingo duzuen moduan, azken aldi honetan jolasen munduan murgilduta gabiltza. Horren harira, ingurunean jostailuzko auto bat eraikitzen aritu gara, askotariko materialak erabiliz. Ederto pasatu dugu geure auto pertsonalizatua eraikitzen!
Gehiago irakurri

DBH2: Bi dimentsioko artelanen erakusketa

ERREALITATEAK INTERPRETATZEN DBH 2. mailako ikasleek bi dimentsioko artelan baten interpretazio-proiektua burutu dute Plastika arloan. Artelana hautatu eta aztertu ondoren, era guztietako eskulturak egin dituzte askotariko material eta ehundurak erabiliz. Lan horiekin guztiekin erakusketa bat antolatu dute ikastolako erakusleihoan. Etorri eta disfrutatu!
Gehiago irakurri

LH3: Eguzki Sistema eta Lurra

UNIBERTSOA LHko 3. mailetan buru-belarri aritu gara Eguzki-sistema eta Lurra ezagutzen. Ondoren LH 2ko ikasleei aurkezpena egin genien eta Plastikan egindako Eguzki-sistema erakutsi genien ikasitakoari buruzko azalpenak emanez. Hain dotoreak irten zaizkigu Plastikan egindako Eguzki-sistemak, ikastolako erakusleihoan jarriko ditugula zuek ikus ditzazuten. EGUNAK: Azaroaren 16tik 23ra.
Gehiago irakurri

DBH3: Urdaibai Bird Centerreko bisita

URDAIBAI BIRD CENTERREKO BISITA Joan den astean DBH 3. mailako ikasleek Urdaibai Bird Centerrera bisita egin zuten. Bertan, hegazti espezie ugari behatzeko aukera izan zuten, identifikaziorako ezaugarri-gakoei bereziki erreparatuz. Horretarako, teleskopioak erabiltzeko aukera izan zuten.
Gehiago irakurri

LH4: Komunikazio kanpaina

KOMUNIKAZIOA KANPAINA LH4ko ikasleek, “On egin” unitateari bukaera emateko, alferrik galtzen dugun janariaren eta zaborraren inguruko KOMUNIKAZIO KANPAINA egin dute, arazo kezkagarri horren berri emateko. Datu bilketako informazioa eta emaitzak LHko sarreran topatuko duzuen horma-irudi batean adierazi dituzte, etxekoei jakiak aprobetxatzeko eta zaborra sortzea ekiditeko proposamenak emateko asmoz. Zuen gustukoa izatea eta euren gomendioak kontuan hartzea espero dugu!
Gehiago irakurri

Lynx: azaroaren 8an guraso bilera

Azaroaren 8an, asteazkenean, 17:30ean ikastolako liburutegian Dakizuenez, urrian ekin genion Andramari Zornotzako Ikastolan ingeles eskolaz kanpoko ikastaroei  eta oso pozik gaude, aurten ere, ia 160 ikaslek jarri baituzue zuon konfiantza Lynx taldearengan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Gure egitasmoak arrakasta handia lortu zuen iazko ikasturte amaieran: txikiekin, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. Mailara arte egindako Showetan; nagusiekin, bestalde,  azterketa ofizialetan,…

Gehiago irakurri