Skip to main content

LH4: Plastikako artelanak

ARTELANAK Hirugarren unitatearen amaierarekin batera, gure artistek egindako artelanen argazkiak partekatzen dizkizuegu daukaten sormena eta esku ona ikus dezazuen! Oraingo honetan, bi eginkizun izan dituzte; Alde batetik, ITSASARGI zoragarri bat diseinatzea. Bestetik, KRISTALEZKO POTO bat apaintzea. Biak ala biak gaueko iluntasuna argitzeko baliogarriak dira, barruan duten kandelatxoa piztuz gero.   Lan bikainak gure artistenak! Hurrengora arte!
Gehiago irakurri

LH2: Josten ikasten!

JOSTEN IKASTEN! Inauterietatik bueltan berriro ekin diogu lanari eta, horrekin batera, baita zirkulazio autonomoari ere. Azkenengo honetan, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleok josten aritu gara; hain zuzen, ikasle bakoitzak bere izena idatzi du kartoi zati batean, artilea erabiliz. Artelan ederrak sortu ditugu!        1 1
Gehiago irakurri

LH6: Tertuliak

IKASLEEN TERTULIAK Azken asteetan zehar, LH6ko ikasleek Argixorgin liburua irakurri dute euskara arloan. Liburuaren lanketarekin amaitzeko TERTULIAK egin dituzte eta aurretik ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute: Hitz egiterakoan, txandak zaintzea. Besteek esandakoa entzutea. Desadostasunak errespetuz adieraztea. Iritziak arrazoitzea. ….. Lan ederra egin dute! Hemen duzue tertulia bat, adibide bezala.
Gehiago irakurri

LH6: Etapa amaierako Ebaluazio Diagnostikoa

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA Familia agurgarria, Zure semea edo alaba 2024ko Ebaluazio Diagnostikoan parte hartzeko aukeratutako taldean dagoela jakinarazten dizugu. Etapa-amaierako ebaluazioa da, eta ausaz aukeratutako 128 ikastetxek eta 5410 ikasle inguruk parte hartzen dute. Ebaluazio honen helburua, Lehen Hezkuntzako 6. mailako etapa amaitzean ikasleen irteera-profila ezagutzea da, hezkuntza-sistema eta ikastetxea ebaluatzeko eta, horrela, beharrezko hobekuntzak ezarri ahal izateko. Horregatik ez dira...
Gehiago irakurri

LH6-DBH: Euskaraz olgetan

EUSKARAZ OLGETAN Ikastolan ikasleen artean euskararen erabilera sustatea beti izan da, eta orain ere bada, gure lehentasun bat. Izan ere, ez da helburu erraza gure gizartean horri eustea!!!!  Asmo hori buruan, LH6 eta DBHko maila eta talde guztietan hilean behin ekintza berezi bat egiten dugu euskara sustatzeko asmoz. Batzuetan tertuliak izaten dira, beste batzuetan hausnarketa saioak eta beste batzuetan olgetan...
Gehiago irakurri

DBH: Azterketa garai betean

AZTERKETA GARAI BETEAN Hiru hilabetean behin ohikoa den bezala, ebaluazio amaierarekin batera, azterketa garai betean ditugu DBHko ikasleak. Edukien azterketak direla, egoeari aurre egiteko azterketak direla, ez daukate zeregin makala gure ikasleak, ondoko argazkian ikus dezakegun bezala. Animo guztioi: lasaialdirako gutxiago falta da!
Gehiago irakurri

LH5: Elikadura ohituren inguruko tailerra

ELIKADURA OSASUNTSUA Ostegun goizean, LHko 5. mailako ikasleek elikadura ohituren inguruan ASKORAk bideratutako tailerrean parte hartu dute. Tailerrean, elikagaiek zenbat azukre duten, azukrea nondik lortzen den eta hauen eraginak gizakiarentzat egokiak diren edo ez. Ederki ibili dira eta parte hartze egokiarekin.       1 1
Gehiago irakurri

DBH 4: Ibaizabal Ikastolaren bisita

IBAIZABALEKO ORDEZKARIEN IKASTOLAREN BISITA Otsailaren 20an, osteguna, 18:00etan aurkezpen-hitzaldia ikastolako liburutegian. Datorren asteartean, hilak 20, Ibaizabal Ikastolako ordezkariak Andramarira etorriko zaizkigu bisitan, DBH4ko gurasoei ikastetxe horren eskaintza akademikoaren berri ematera, izan ere, DBH4ko ikasleek datorren ikasturtean zer ibilbide egingo duten erabakitzeko garaia dute. Behin gure ikastolako zikloa amaituta, Ibaizabaleko ordezkarien ikuspuntua lagungarri suerta dakiekeela uste dugu. Ibaizabal Ikastolak batxilergoa eta...
Gehiago irakurri

LH2: Bemeora irteera

BERMEORA IRTEERA Joan den ostiralean, LH2ko ikasleak Bermeora joan ginen trenez. Hasteko, arrantzaleen museoa bisitatu genuen, aspaldiko arrantzaleen bizitza eta balearen ehiza ezagutzeko. Ondoren, berriz, portura joan ginen olatuaren eskultura ikustera eta paseo bat ematera. Parkean bazkaldu eta gero, bertan jolasten gelditu ginen. Oso ondo pasatu genuen!       1 1
Gehiago irakurri