Skip to main content

LH6: Pulunpa egitasmoa

PULUNPA EGITASMOA Ikasturte honetan Pulunpa egitasmoa bideratuko da LH6.mailako ikasleekin, haurrek euskara eta euskal kulturarekin emozio positiboen bitartez konektatu dezaten. Atxikimendutik, maitasunetik, Pulunpako uren zipriztinekin euskaraz emozionatuko dira ikastolako gaztetxoak! PULUNPA! Helburu orokorrak: Ikasleen arteko harreman hizkuntza euskara izateko egoerak eskaintzea. Euskara, euskal kultura eta euskaltzaletasunaren unibertsoarekiko atxikimendua indartzea. Ikasleak, emozio eta sentipenen bitartez, euskararekin konektatzea. Euskara ikasleen garapen pertsonalerako...
Gehiago irakurri

2022/23 Ikasturteko agurra

2022/23 IKASTURTEKO AGURRA Andramarikide: Heldu da esperientzia atseginez betetako ikasturteari agur esateko unea. Plazera izan da ikasleei hezkuntza bidean laguntzea eta tarte horretan nola loratu eta garatu diren ikustea. Andramari Zornotzako Ikastolan, konfiantzan, errespetuan eta lankidetzan oinarritutako komunitatea eraiki dugu. Zuen baldintzarik gabeko babesari eta konpromisoari esker, ikasleak seguru, motibatuta eta baloratuta sentitzen diren giroa sortzea lortu dugu. Ikasleen hezkuntzan...
Gehiago irakurri

DBH: Irteerak eta ekintza bereziak

DBHko IKASLEEN IRTEERAK ETA EKINTZA BEREZIAK 22-23 ikasturteari merezitako amaiera emateko, azken aste honetan DBHko ikasleek hainbat ekintza egin dituzte. Batean mendi txangoa, bestean igerilekurako irteera edo olinpiar jokoak…. Hona hemen ekintza horietan ateratako argazki batzuen bilduma. OPOR ONAK IZAN, MEREZI DITUZUE ETA!!
Gehiago irakurri

2023-2024ko EKE eta jantokia

2023-2024ko ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ETA JANTOKIA 2023-24 ikasturtean, jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko prozedura aldatu egingo dugu; izan ere, lehenengoz, Alexia bidez eman beharko dugu izena. Izena emateko azken eguna ekainak 21, asteazkena. Lan hori egiteko, prozedura argitze aldera, bideo bat prestatu dugu izena emateko jarraibideekin.  https://andramarizornotzakoikastola.eus/wp-content/uploads/2023/06/Eskolaz-kanpoko-eskaera-prozesuaEUS.mp4 Betiko moduan, badira kontuan hartu beharreko gauza batzuk:   1. JANTOKIAN...
Gehiago irakurri

2023/24 Autobus zerbitzua

2023/24 AUTOBUS ZERBITZUA Datorren ikasturtean  autobus zerbitzua antolatzeko ezinbestekoa dugu horien erabiltzaileak nortzuk izango zareten jakitea. Beraz, datorren ikasturtean autobus zerbitzua erabiltzeko asmoa baduzue, bete eskaera hau ekainaren 21a baino lehen. GALDETEGIA
Gehiago irakurri

LH4: Olinpiadetan!

OLINPIADETAN! LH 4. mailako ikasleek ikasturtea gogotsu eta mugimenduz beteta bukatzeko, Olinpiar Jokoak antolatu eta jokatu dituzte. Antolaketa-lan handia egin behar izan dute, eta, bide batez, kirol-ohiturak, elkarren arteko errespetua eta kiroltasuna landu dute.
Gehiago irakurri

DBH2: Stop motion

STOP MOTIONA LANTZEN DBH 2. mailako ikasleek Plastikako azken proiektu gisa, Stop motion bat egin dute. Horretarako, gai jakin bat aukeratu, eta erabiliko zituzten materialak aukeratu eta gero, lanari ekin diote.  Hemen adibide batzuk:
Gehiago irakurri

DBH1-2-3: Museotara bisita

DBH 1-2-3ko IKASLEEK MUSEOETARA BISITAK Datorren astean DBHko ikasleek Bilboko hainbat museotara bisita egingo dute. Kasu guztietan Ikastolan bilduko gara betiko orduan eta bazkalordurako ikastolan egongo gara. Ondorioz, jantoki zerbitzua erabilgarri egongo da.  Bilbora trenez hurbilduko gara eta ikasle bakoitzak “Barik Txartela” ekarri beharko du bere bidaia ordaintzeko. Irteera 09:34tan izango da eta Bilbotik hona etortzeko 13:43ko trena hartuko dugu....
Gehiago irakurri