Skip to main content

HH1: 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa

2024-2025 Ikasturterako matrikulazio garaia da, eta urtebeteko gelan dauden ikasle guztiek 2 urteko gelarako matrikula egin beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 3tik 14ra arte luzatuko da, biak barne. Eskabideak Ikastolan bertan egin nahi duzuenontzat, Alexiako elkarrizketa ataletik hitzordua hartu dezakezue (Amaia Urizarrekin). Hemen duzue beharrezko informazioa: ARAUDIA MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK EGUTEGIA BAREMAZIORAKO PUNTUAZIOA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA HITZORDUA eta...
Read More

HH2: Danborrada eguna

DANBORRADA EGUNA Urte biko umeek Danborrada eguna ospatu zuten ostiralean ikastolan. Eurek sortutako danbor eta txapelak jantzi eta haur-hezkuntzako haur guztien aurrean aritu ziren jo eta jo.
Read More

HH5: Kezkamuxelak

KEZKAMUXELAK 5 urtekoak gai berrian murgilduta gaude jada. Oraingo honetan, munduaren beste aldetik datorren istorio polit batekin gatoz, Guatemalatik, hain zuzen ere. Kezkamuxelak eskuz eginiko papin txikitxoak dira, Guatemalako haurrek erabiltzen dituztenAK. Eta zertarako erabiltzen dituzte? bada, gauez beraien kezkak, beldurrak, etab. panpinei kontatu eta, buruko azpian sartuta, lasai eta ardurarik gabe ondo lo egiteko. Guk ere, Guatemalako haurren ereduari...
Read More

HH1: Neguan murgilduta

NEGUKO HORMA-IRUDIA Neguan murgilduta gaudenez, urte bateko umeek horma-irudi bat margotu dute ikasgelan pintzelak eta kotoia erabiliz; hain zuzen, elur-maulta politak egiten dituzte kotoiaz. Begira zeinen ondo pasatu duten.       1 1
Read More

HH4: Martin txiki eta Basaujaunak

MARTIN TXIKI ETA BASAJAUNAK Urte berriarekin batera, gai berriari ere eman diogu hasierau. Oraingo honetan Martin txiki eta Basajaunen ipuinarekin gabiltza.  Dagoeneko prest daukagu antzerki txokoa eta haurrak hasiak dira lehen antzezpenak egiten. Horrez gain, ipuinarekin erlazionatutako beste hainbat ekintza jarri ditugu abian adierazpen plastikako txokoan, hizkuntza txokoan, … 
Read More

HH: Ongi etorri 2025!

ONGI ETORRI 2025 Neguko oporrrak amaitu dira eta bueltan etorri gara denok ikastolara. Lagunak berriz ikusi, eurekin jolastu, dantzatu eta oporretako hainbat kontu partekatu ditugu. Oletzerok eta Mari Domingik ekarritako oparietaz hitz egin dugu, gurasoekin goxotasunean igarotako tarteak ere kontatu ditugu eta 2025a indartsu hasteko gogoarekin etorri gara berriz ikastolara. Eta urte berriarekin, hilabete berria ere estreinatu dugu, eta, nola...
Read More

HH2: Frutazko brotxetak!

FRUTAZKO BROTXETAK HH2ko umeak sukaldari lanetan ibili dira eta hara zer egin duten: frutazko brotxetak! Koloreak, testurak, zaporeak…Gozatzeko elementu mordoa. Goiz ederra pasatu dute gaurkoan gure “sukaldari txikiak” Hori itxura, hori!
Read More

HH1-2: Badatoz gabonak!

BADATOZ GABONAK Haurtzaindegiko umeak Gabon giroan murgilduta dabiltza. Esku pinturaz Gabonetako zuhaitza egiten aritu dira urtebeteko umeak. Horrekin batera, urte biko umeak mahai manipulatiboan Gabon apaingarriak jarri dituzte.
Read More

Olentzero eta Mari Domingiren bisita

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI Abenduaren 20an, ostiralean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dugula goizeko 10:00etatik aurrera. Nahi izanez gero, umeak baserritarrez jantzita etor daitezke, abarka, gerriko eta buruko zapirik gabe. Egun horretan, HHko 2. zikloko eta LHeko 1. eta 2. mailetako ikasleek ez dute motxilarik ekarri behar izango.  
Read More