Skip to main content

HH2: Emozioak lantzen

EMOZIOAK LANTZEN HH etapan hain garrantzitsuak dien emozioak lantzeko asmoz, urte biko haurrak, gelan harrera egiteko momentua aprobetxatuz, hiru emozio lantzen hasi dira. Hain zuzen, poza, hasarrea eta tristura landuko dituzte, emozio hauei izena jarri eta beraien konzientzia hartzeko.
Gehiago irakurri

HH 2-3-4-5: Korrikarako prestatzen!

KORRIKARAKO PRESTATZEN! Gure umeak Korrikaren etorrerako prestatzen hasiak dira. Hori dela eta, ume bakoitzak bere lekukoa izan dezan, etxetik materiala ekartzeko eskatu nahi dizuegu, mesedez, martxoaren 11 baino lehen. IKASTOLARA EKARRI BEHARREKOA: HH2: Komuneko paperaren tutua. HH3: Sukaldeko paperaren tutu 1 edo komuneko paperaren 2 tutu. (Martxoak 11 baino lehen)
Gehiago irakurri

HH3: Jolas sinbolikoa

JOLAS SINBOLIKOA Haur Hezkuntzan,HAURRAK jolasa behar du bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko. Jolas sinbolikoan ari denean bere barnea proiektatzen du haurrak eta mundu guzti hori jolasean islatzen du. Rol ezberdinak har ditzake, bere inguruan dauden pertsonen ekintzetan bere bizipenak “antzeztuz”. Gorputza gaia lantzen ari garela aprobetxatuz, anbulategi bat prestatu dugu norbere eta besteen gorputzaren ezagutza barneratzeko asmoz.
Gehiago irakurri

HH2: Mugimendutik pentsamendura

MUGIMENDUTIK PENTSAMENDURA 2 urteko umeak psikomotrizitate saioan aritu dira. Haurra osotasunean/globaltasunean hartzen saiatu behar du helduak, bere garapenaren eta bizi-prozesuaren protagonismoa umeari berari ematen. Bere horretan ageri den bezala errespetatu eta beraren premiei bide eman behar zaie.         1 1
Gehiago irakurri