Skip to main content

Eguen zuri eta Inauteriak 2024

Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan. Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute: 1. EGUEN ZURI Hurrengo asteko ostegunean, OTSAILAREN 8an, eguen zuri eguna ospatuko dugu ikastolan.    > GOIZEAN: auzotik abestera irtengo gara.   HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzeko aukera dute....
Gehiago irakurri

Datorren asteko ospakizunei buruzko oharrak

Hurrengo asteko ospakizunak direla eta hainbat ohar: OHARRAK:  1.- LH 1Ako ikasleak, ostegunean (otsailak 8),  EZ dira igerilekura joango. 2.- Ostiral arratsaldean, otsailak 9, EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.  3.– LH 3 eta 4. mailako ikasleak, ostiralean (otsailak 9),  EZ dira igerilekura joango.  4.- DBH4ko ikasleek hainbat ekintza antolatuko dituzte inauterietako ospakizunaren inguruan ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. 5.- Dakizuen…

Gehiago irakurri

HH5: Kezkamuxelak

KEZKAMUXELAK HH5 urteko ikasleok Kezkamuxelak egin ditugu Neguaren gaiaren barruan. Asko disfrutatu dugu eskulan hauek egiterakoan. “Kezkamuxelak panpin bereziak dira: aspaldi  Guatemalako haurrek panpinok egiten zituzten zotzez, zatartxoz eta hariz; lotarakoan beren kezkak kontatzen zizkieten eta burukoaren azpian uzten zituzten, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko”,
Gehiago irakurri

HH4: Okindegia 4 urteko gelan

OKINDEGIA GELAN Kaixo guztioi! Martin Txikiren ipuinarekin amaitzen ari gara. Dakizuenez, Martin Txikiri esker jaten dugu ogia, berorrek lapurtu zielako Basajaunei garia. Basajaunak bezain handi eta jakintsuak izateko,  geuk ere ogia egin dugu. Kristona irten zaigu!
Gehiago irakurri

HH1: Argi mahaiekin jolasten

ARGI MAHAIAK Esperimentazioak mundua deskubritzeko aukera ematen dio haurrari, bizitzarako behar duena deskubrituz eta beste kideekin harremanetan jarriz. Oraingoan urte bateko haurrak argi mahaiekin jolasean aritu dira, kolore eta forma desberdinak deskubritzeko.
Gehiago irakurri

HH: Ahozkotasuna lantzeko oinarriak ezartzen

AHOZKOTASUNA LANTZEN Haur Hezkuntzan benetako KOMUNIKAZIOA sustatzea dugu helburu. Ildo horretan, gaitasun komunikatiboa garatu nahi badugu, ezinbestekoa da orotariko komunikazio-ekintzak sustatzea. Haurrak testuinguru errealetan sozialki harremanetan jarriz, esperientzia afektibo eta komunikatiboak eraikitzen ditu eta modu errepikakorrean biziz jabetzen da. Oso garrantzitsua da arreta jartzea eta haurraren lehen komunikazio-saiakera horiei erantzutea, komunikazioa eta hizkuntzaren garapena bultzatzeko.
Gehiago irakurri