Skip to main content

IKT: administratzailea eta intzidentziak

IKT ADMINISTRATZAILEA ETA INTZIDENTZIA FORMULARIOA Ikasturte hasieratik IKT administratzaile berria dugu ikastolan. Bere izena Iker Izarra da eta idazkaritzan egoten da astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etik 13:30era. Ikastolako ordenagailuekin edo aplikazioekin izan ditzakegun matxura, zalantza eta laguntza beharrei erantzuteko ardura du Ikerrek. Horregatik, bai irakasle, ikasle zein familiek jo dezakegu berarengana, beti ere intzidentzia formularioaren bidez.  Edozein behar sortzen denerako, intzidentzia...
Gehiago irakurri

2023-24 Ikasturteko EKE ordutegiak

2023-24 IKASTURTEKO EKE ORDUTEGIAK Urrian ekingo diogu 2023-24 ko eskolaz kanpoko ekintzei Ohi denez, ekintzak urriaren 2an, astelehenarekin hasiko dira.  Edozein zalantza baldin baduzue deitu ikastolara ( Amaia Aurrekoetxeagatik galdetu) Lynxeko zalantza bada email honetara idatzi dezakezue  Irune@lynxidiomas.com. LYNX Ingeles ikastaroa Gainontzeko Eskolaz Kanpoko Ekintzak
Gehiago irakurri

HH1: Egunerokotasunean murgilduta

EGUNEROKOTASUNEAN MURGILDUTA Urte bateko haurrak, egunerokotasunean murgilduta dabiltza dagoeneko. Errutinak segurtasuna ematen die haurrei. Autonomo izateko haurrak bere buruarengan konfiantza izan behar du, bere interesetan, ateratzen dituen ondorioetan… Hori haurraren erritmoak errespetatuz eta haurrak dituen beharrak identikatuz lortzen da
Gehiago irakurri

HH3: Ikasturte berrira egokitzen

IKASTURTE BERRIRA EGOKITZEN Iraila bukatzear dago eta HH 3 urteko haurrak primeran ari dira egokitzen aldaketa berrietara.  “Animalien ikasturte hasiera” ipuina erreferentziatzat hartuta, dinamika berriak martxan jartzen hasi gara eta topera ari dira denak dinamika hauetan parte hartzen.
Gehiago irakurri

Innovamat: familiekin egindako formakuntza

INNOVAMAT FORMAKUNTZA Astelehen honetan HH 3, 4 eta 5 urtekoen familiek, ikastolako irakasleen aholkulari diren Eneko eta Amaiaren eskutik formakuntza saioa jaso dute. Matematika era manipulatiboan landuz, tailer eta espazio desberdinetan egingo dituzten jolasen bitartez, haurra kontzeptu matematiko desberdinak garatzen eta barneratzen joango da, aurrerantzean ikaskuntza sakonagoan murgiltzen direnean, estrategia anitzak izan ditzaten erronka berrien aurrean. Innovamat bost eduki blokeetan...
Gehiago irakurri

Ikasturterako piknik eskaerak egiteko galdetegia

2023/24 IKASTURTERAKO PIKNIK ESKAERAK Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Ikasturte honetan egingo ditugun irteeretan jantokian prestatutako piknik-a baliatu nahiko duzuen jakin behar dugu. Behin egingo da eskaria ikasturte osorako eta urtean zehar egiten diren irteera guztietan berdin jokatuko dugu.  Mesedez, ikastolan duzuen seme-alaba bakoitzeko galdetegi bat bete.  Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Kargatzen…
Gehiago irakurri

Zirkuko bilera: egunaren aldaketa

ZIRKUKO BILERA EGUNAREN ALDAKETA Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean  Arrazoi pertsonalak direla-eta, zirkuko eskolaz kanpoko irakaslea ezin izango du irailaren 25erako (astelehena) aurrekusitako bileran parte hartu. Hori dela eta, eguna aldatu behar izan dugu. Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean.
Gehiago irakurri

HH: Etxekotzea

ETXEKOTZEA Haurtzaindegikoek etxekotzearekin jarraitzen dute. Poliki-poliki egitea eta, haurra erdigunean izanik, beraien erritmoa errespetatzea da garratzitsuena. Familiak, haurrak eta hezitzaileak elkar ezagutzen dihardugu.
Gehiago irakurri