Skip to main content

LH1: Hortzen mundu ziraragarria

HORTZEN MUNDU ZIRRARAGARRIA LH 1.mailako ikasleak ‘Gorputza’ gaia lantzen ari gara eta azkenaldian ikasle askori hortzak erori zaizkiela kontutan hartuta, hortzen mundu zirraragarrian murgildu gara.  Matematikan, hortzen erorketen inguruko ikerketa egin dugu, hala nola, zenbat hortz erori zaizkigun aztertu, horren inguruko grafikoak bete eta ateratako informazioaren inguruko ondorioak atera ditugu. Arteko saioan, gure ahoa aztertu eta bakoitzaren erretratua egin dugu....
Read More

LH1-3: Euskara Zinema Aretoa

EUSKARA ZINEMA ARETOETARA (TINKO) Datorren asteartean, urtarrilaren 28an, LHko 1-2-3. mailetako ikasleak ZINEMARA hurbilduko dira. "Friends" Zornotza Aretoan Egunero bezala, ikastolan elkartuko gara 09:00etan, eta 09:30ean abiatuko gara zinemarantz. OHARRA: Egun horretan, LH1Bko ikasleak ez dira igerilekura joango.
Read More

LH3: Mosaics

MOSAICS Urte berri on 2025!!! Ingeleseko unitate berrian erromatarren garaiko hainbat gauza ikasten ibili dira zuen seme-alabak, eta historia, abesti eta jokuak ikasteaz gain, jarraian ikusiko dituzuen mosaiko eder hauek ere egin dituzte. …………………. Happy new year 2025! In the new English unit, your sons and daughters have been learning some of the things of the Roman period, and apart...
Read More

Olentzero eta Mari Domingiren bisita

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI Abenduaren 20an, ostiralean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dugula goizeko 10:00etatik aurrera. Nahi izanez gero, umeak baserritarrez jantzita etor daitezke, abarka, gerriko eta buruko zapirik gabe. Egun horretan, HHko 2. zikloko eta LHeko 1. eta 2. mailetako ikasleek ez dute motxilarik ekarri behar izango.  
Read More

LH2: Loro koloretsuak

LORO KOLORETSUAK Ikasturteko bigarren gaian, LH2ko ikasleak animaliekin lanean aritu gara. Animalien sailkapena, bizitokia, elikadura, ugalketa… aztertzen ikasi dugu. Horrez gain, Euskal baleari buruzko unitate didaktiko txikitxo bat ere landu dugu. Hori guztia kontutan izanik, plastikako artelan bat egiteko loroa hautatu genuen. Esku trebetasunak erabiliz, hegazti koloretsu eta bizia sortu dugu. Begira nolako  artelan politak eta ikusgarriak egin dituzten!
Read More

LH1: Kandinsky

KANDINSKY Joan den astean, plastikako orduan, LH1-eko ikasleok artista berri bat ezagutu genuen, Kandinsky. Margolaria eta pinturaren teorikoa izan zen, XX. mendeko artistarik ospetsuenetako bat; izan ere, pinturan abstrakzioaren aitzindari izan zen. Hori dela eta, margolari horren artelan bat erreproduzitu genuen. Oso ondo pasatu genuen eta artista berri bat ezagutu dugu!
Read More

LH3: Aurkezle lanetan

AURKEZLE LANETAN Ostiral arratsaldean, lehenengo unitateari amaiera emateko, LH 3ko ikasleak LH 1 eta 2ko ikasleengana hurbildu ziren ikasitako guztiaren berri emateko.  Urduritasunak alde batera utziz, entzule eta ikusle txikien aurrean ipini eta ondo baino hobeto azaldu zieten Unibertsoaren inguruko orotariko informazioa. Txikienak lur eta Lur geratu ziren! Gainera, unitatean ikasitako abestia abestu zieten eta Matematikan egindako Lapbookak ere erakutsi...
Read More