Skip to main content

LH1-2: Sukarrietan

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA: SUKARIETA Ikasturteari amaiera polita emateko, aurreko astean, LHko lehen zikloko ikasleak azken irteeraz gozatzeko aukera izan zuten. Ostiralean, hilak 7, LH1 eta 2ko ikasleak Sukarrietara hurbildu ziren bertako hondartzaz eta inguruez gozatzeko. Uretan murgilduta olgetan ibili ziren gehienak! Ziur gaude egun polit horien oroitzapena luzaroan gordeko dutela!
Gehiago irakurri

LH3: Garitondo erreka eta inguruko basoetatik egindako ibilbidea

GARITONDO ERREKA ETA INGURUKO BASOETATIK Pasa den ostiralean ibilaldi interesgarria egin genuen LH3koak. Zehazki, Garitondo errekan eta inguruko basoetan ibili ginen. Ibilbidean zehar une isilak izan genituen eta bertako soinuak entzun, askotariko testurak ukitu eta inguruko koloreak behatu genituen aditasun osoz. Ondoren, errekako ur laginak hartu genituen eta ikasgelara itzuli ostean, Ibaialde proiektuak eskaintzen digun tresnen bidez, ur hori aztertu...
Gehiago irakurri

LH1-2-3: Udarako ipuin gomendagarriak

IPUIN GOMENDAGARRIAK Udan irakurtzeko libururen bat aholkatzen dizuegu. Benetan zaila izaten da liburua aholkatzea, liburua aukeratzerakoan norberaren gustuak zerikusi handia baitauka eta liburua irakurtzea plazera izatekotan, norberaren gustua, eta ez inorena, nagusitu behar delako.  Hori horrela, zerrenda zabal samarra eskaini nahi izan dizuegu, zuek gustukoena aukeratzeko. Ipuin Gomendagarriak Udarako liburu gomendagarriak Seguru gaude aukera zabal horretan udan murgiltzeko eta etorkizunean...
Gehiago irakurri

LH3-4: Ikasturteko azken txangoa Loiun

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA LH3 eta 4ko ikasleek aurreko ostegunean egun paregabea bizi izan zuten Loiun.  Eguraldiak lagunduta, goizean goizetik ur guda egiteaz gain, eguzkia hartzeko tartetxoa ere izan zuten. Hamaiketakoa jan ostean, bertako belardi eta gaztelutik zehar ibili ziren gora eta behera. Bazkalorduan, lagunekin batera etxetik eta ikastolatik ekarritako otarteko gozoak jan eta, jarraian, parkera bueltatu ziren. Batzuek, gainera, futbol...
Gehiago irakurri

2024-2025 EKE eta Jantokian alta

2024-2025 EKE ETA JANTOKIAN ALTA Aurreko urteetan bezala, 2024-25 ikasturtean ere, Alexia bidez egingo da jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko prozedura.  Prozedura hori argitze aldera, bideo bat prestatu dugu izena emateko jarraibideekin.    IZEN-EMATEAK: ekainaren 7tik 16ra. KONTUAN EDUKI BEHARREKOA: > JANTOKIAN IZENA EMATEKO: Aurrerantzean, ikasturte osorako eman beharko da izena. Alegia, kuota osoa ordaindu beharko da, irailetik...
Gehiago irakurri

2024-2025 Ikasturteko ikasmaterial eskariak

2024-25 IKASTURTEKO IKASMATERIALAK Dagoeneko ikasturteari amaiera ematen ari gatzaizkio eta hurrengoa planifikatzen hasiak gaude. Hori dela eta, datorren urtean zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuen eskaria egiteko unea iritsi zaigu. Hemen behean aurkituko duzue informazio guztia, zikloz-ziklo. HH: HAZIA PROIEKTUA Ikasturte berriari dagokionez, aurtengo ikasturtean sartu berri dugun INNOVAMAT proiektuari jarraipena emango diogu datorren ikasturtean ere. Hori dela eta, proiektua aurrera...
Gehiago irakurri

LH1-2: Ikasturte amaierako irteera

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA: SUKARRIETA LH 1-2 mailetako ikasle eta irakasleok ikasturteari bukaera emateko Sukarrietara joatea pentsatu dugu. EGUNA: ekainaren 7an (ostirala). ORDUTEGIA: 09:00-16:30. KOSTUA: Trenaren prezioa ekaineko erreziboan kobratuko zaizue. EKARRI BEHARREKOA:  Umeak arropa erosoarekin bidali. Bainujantzia jarrita eraman behar dute.  Etxetik krema emanda.  Eguzkitako txapela (izenarekin). → MOTXILA BARRUAN: Hamaiketakoa, bazkaria edo picknick-a.  Aldatzeko mudak (kuleroak edo galtzontziloak). Toaila...
Gehiago irakurri

LH3: Jaietako txosnaren inguruko bilera

Bazkide agurgarria: Aurten, urtero legez, asanbladako erabakiaren arabera, Zornotzako jaietako txosnaren ardura LH3ko gelako gurasoei egokitu zaie. Lana guztion artean banatzeko bilera bat antolatu behar dugu eta  ez dago esan beharrik zeinen garrantzitsua den zu bertan egotea. Ezin baduzu etorri, bidali norbait zure ordez; bestela, egokitu zaizun lan-taldean moldatu beharko duzu.  Bilerarako deialdia: NOIZ: Ekainaren 6a, osteguna ORDUA: 17:30etik 18:30era...
Gehiago irakurri

LH3-4: Ikasturte amaierako irteera

IKASTURTE AMAIERAKO IRTEERA: LOIU LH 3-4 mailetako ikasle eta irakasleok ikasturteari bukaera emateko Loiura joatea pentsatu dugu.  EGUNA: Ekainaren 6a, osteguna. ORDUTEGIA: 09:00-16:30. KOSTUA: Autobuseko prezioa ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.   EKARRI BEHARREKOA:  Umeak arropa erosoarekin bidali. Bainujantzia jarrita eraman behar dute.  Etxetik krema emanda.  Eguzkitako txapela (izenarekin). → MOTXILA BARRUAN: Hamaiketakoa, bazkaria edo piknika. Aldatzeko mudak (kuleroak edo galtzontziloak). Toalla...
Gehiago irakurri