Skip to main content

Datorren asteko ospakizunei buruzko oharrak

Hurrengo asteko ospakizunak direla eta hainbat ohar: OHARRAK:  1.- LH 1Ako ikasleak, ostegunean (otsailak 8),  EZ dira igerilekura joango. 2.- Ostiral arratsaldean, otsailak 9, EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.  3.– LH 3 eta 4. mailako ikasleak, ostiralean (otsailak 9),  EZ dira igerilekura joango.  4.- DBH4ko ikasleek hainbat ekintza antolatuko dituzte inauterietako ospakizunaren inguruan ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. 5.- Dakizuen…

Gehiago irakurri

LH2: Bermeora irteera

LH2 ARRANTZALEEN MUSEORA Guraso agurgarriak:  Hurrengo astean eguraldi ona iragarrita dagoenez, ostiralean, otsailaren 2an,  LH 2. mailako ikasleekin Bermeoko Arrantzaleen Museora trenez joatea erabaki dugu. 10:30ean egon beharra dugu bertan eta, beraz, goizeko 09:00etan tren geltokian (Geralekun) geratuko gara,  09:15eko trena hartu ahal izateko. Gogoratu trenak ez duela itxaroten, beraz, puntualtasuna eskertuko genizueke. Arratsaldean, 16:30erako ikastolan izango gara.  Egun osoko...
Gehiago irakurri

LH3: Amets Lekue 3.mailakoekin

Aste honetan Amets Lekue DBH1eko ikaslea 3.mailakoengana etorri da berak egindako lanak erakustera. Jostea atsegin du Ametsek, eta denbora librean josten ikastera joaten da. Patroiak, oihal motak eta hainbat gauza nola egiten dituen azaldu zigun. Oso azalpen argiak eman zizkigun eta denok oso gustura gelditu ginen. Eskerrik asko Amets!
Gehiago irakurri

Olentzero eta Mari Domingiren bisita

OLENTZERO eta MARI DOMINGI Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu abenduaren 22an, ostiralean, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita izango dugula goizeko 10:00etatik aurrera. Nahi izanez gero, umeak baserritarrez jantzita etor daitezke, abarka, gerriko eta buruko zapirik gabe. Egun horretan, HH 2. zikloko eta LH 1 eta 2ko ikasleek ez dute motxilarik ekarri behar izango.
Gehiago irakurri

ELIRALE dantza-konpainia gurean izan da!!

ELIRALE DANTZA-KONPAINIA Ipar Euskal Herriko ELIRALE dantza konpainiako hainbat kide izan ditugu aste honetan gure ikastolan, ikasleekin tailer aktibo eta ludikoak lantzen. LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleentzat bideratutako egitasmoa izan da, eta biziki gozatu dute guztiek, gure txikienek zein dantzari profesionalek eurek ere. Antzerkigintza eta dantzagintza uztartuz, mundu fantastiko baten murgiltzeko parada izan dugu eta oso aberasgarrria izan...
Gehiago irakurri

LH3-4: Igeriketa saiorik EZ

LH 3-4: IGERIKETA SAIORIK EZ Euskararen eguna dela eta LH3 eta LH4ko ikasleak ez dira igeritokira joango Abenduaren 1ean, ostiralean, Euskararen Eguna ospatuko dugu. Gure ikasleak ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu, beraz, L.H.3 eta L.H.4. mailetako ikasleak ez dira igeritokira joango. TUTOREAK.
Gehiago irakurri