Skip to main content

Ikasturterako piknik eskaerak egiteko galdetegia

2023/24 IKASTURTERAKO PIKNIK ESKAERAK Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Ikasturte honetan egingo ditugun irteeretan jantokian prestatutako piknik-a baliatu nahiko duzuen jakin behar dugu. Behin egingo da eskaria ikasturte osorako eta urtean zehar egiten diren irteera guztietan berdin jokatuko dugu.  Mesedez, ikastolan duzuen seme-alaba bakoitzeko galdetegi bat bete.  Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Kargatzen…
Gehiago irakurri

Zirkuko bilera: egunaren aldaketa

ZIRKUKO BILERA EGUNAREN ALDAKETA Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean  Arrazoi pertsonalak direla-eta, zirkuko eskolaz kanpoko irakaslea ezin izango du irailaren 25erako (astelehena) aurrekusitako bileran parte hartu. Hori dela eta, eguna aldatu behar izan dugu. Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean.
Gehiago irakurri

Frontoiaren alokairua

FRONTOIAREN ALOKAIRUA 2023-24 Ikasturterako frontoia alokatzeko aukera zabalik dago. KONTUAN EDUKI BEHARREKOAK Erabiltzaileek hiruhilabeteko erreserba egiteko aukera izango dute, hau da, talde bakoitzak hiruhilabete osorako eguna eta ordua erreserbatzeko aukera izango luke. Hiruhilabeterako ordua hartzen duenak aldez aurretik ordaintzeko konpromisoa hartuko du. Talde bakoitzeko arduradun bat egongo da erreferente gisa. Ordu berean talde bik edo gehiagok emango balute izena, talde...
Gehiago irakurri

2022/23 Ikasturteko agurra

2022/23 IKASTURTEKO AGURRA Andramarikide: Heldu da esperientzia atseginez betetako ikasturteari agur esateko unea. Plazera izan da ikasleei hezkuntza bidean laguntzea eta tarte horretan nola loratu eta garatu diren ikustea. Andramari Zornotzako Ikastolan, konfiantzan, errespetuan eta lankidetzan oinarritutako komunitatea eraiki dugu. Zuen baldintzarik gabeko babesari eta konpromisoari esker, ikasleak seguru, motibatuta eta baloratuta sentitzen diren giroa sortzea lortu dugu. Ikasleen hezkuntzan...
Gehiago irakurri

HH0-1-2: Udaren hasiera

UDAREN HASIERA Eguna joan, eguna etorri, oharkabean bukatu zaigu ikasturtea. Haurtzaindegiko haurrok ikastola zaintzen geldituko gara beste apur batez. Ekintzaz beteriko hilabete honetan gure berri izango duzue. Ondo ibili eta uda ona pasa, irailean elkar ikusiko dugulakoan,   HEZITZAILEAK
Gehiago irakurri

2023-2024ko EKE eta jantokia

2023-2024ko ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ETA JANTOKIA 2023-24 ikasturtean, jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko prozedura aldatu egingo dugu; izan ere, lehenengoz, Alexia bidez eman beharko dugu izena. Izena emateko azken eguna ekainak 21, asteazkena. Lan hori egiteko, prozedura argitze aldera, bideo bat prestatu dugu izena emateko jarraibideekin.  https://andramarizornotzakoikastola.eus/wp-content/uploads/2023/06/Eskolaz-kanpoko-eskaera-prozesuaEUS.mp4 Betiko moduan, badira kontuan hartu beharreko gauza batzuk:   1. JANTOKIAN...
Gehiago irakurri

2023/24 Autobus zerbitzua

2023/24 AUTOBUS ZERBITZUA Datorren ikasturtean  autobus zerbitzua antolatzeko ezinbestekoa dugu horien erabiltzaileak nortzuk izango zareten jakitea. Beraz, datorren ikasturtean autobus zerbitzua erabiltzeko asmoa baduzue, bete eskaera hau ekainaren 21a baino lehen. GALDETEGIA
Gehiago irakurri

DBH1-2-3: Museotara bisita

DBH 1-2-3ko IKASLEEK MUSEOETARA BISITAK Datorren astean DBHko ikasleek Bilboko hainbat museotara bisita egingo dute. Kasu guztietan Ikastolan bilduko gara betiko orduan eta bazkalordurako ikastolan egongo gara. Ondorioz, jantoki zerbitzua erabilgarri egongo da.  Bilbora trenez hurbilduko gara eta ikasle bakoitzak “Barik Txartela” ekarri beharko du bere bidaia ordaintzeko. Irteera 09:34tan izango da eta Bilbotik hona etortzeko 13:43ko trena hartuko dugu....
Gehiago irakurri