Skip to main content

HH: Aste kulturalerako informazioa

ASTE KULTURALERAKO INFORMAZIOA Datorren astean ikastolako Aste Kulturala ospatuko dugu. Burutuko ditugun ekintzak direla eta, honako hauek hartu behar dituzue kontuan: MARTXOAK 19, ASTEARTEA: HH4 eta HH5 Zornotza Aretora joango gara film bat ikustera. Egun horretan EZ DA SARRERA MALGURIK EGONGO 4 eta 5 urtekoentzat eta 09:00etan GELAN egon beharko dute. Arropa eta zapata erosoak ekartzea komenigarria da, eta euria...
Gehiago irakurri

LH1 eta LH3: Igeriketa saiorik EZ

IGERIKETA SAIORIK EZ Datorren ostegunean, hilaren 21ean, LH 1Ako ikasleek ez dute igeritokirik. Dakizuenez, Ostiralean Korrika 23 gure herritik pasatuko da eta, hori dela eta, ostegunean Korrika txiki txikia ospatuko dugu. Bestetik ostiralean, hilaren 21an, LH 3ko ikasleek ere ez dute igeriketa saiorik izango.  TUTOREAK.
Gehiago irakurri

LH1-2: Kalean gora, kalean behera

HERRIKO IRTEERA Hilabete honetan zehar, LH 1eko ikasleok gai berri batean murgilduko gara eta honekin batera “herria” gaia landuko dugu. Horretarako, orotariko ekintzak baliatuko ditugu geure errealitatea zein den aztertzeko. Alde batetik, ostiral honetan, martxoaren 15ean, herrira jaitsiko gara eta ikasle bakoitzaren bizitokia eta inguruak aztertuko ditugu (etxeko helbidea, kalea eta auzoa). Bestetik, ikastolan herriko planoa aztertuko dugu, herriko lekurik...
Gehiago irakurri

DBH3: Eski irteera Valdezcarayra

ESKI IRTEERA VALDEZCARAYRA Noiz: Martxoaren 19an Irteera ordua: 6:20an Gudari kalean, Dya inguruan dagoen autobus geltokia (antzinako Correos). Eskiatzeko arropaz jantzita agertu behar da. Bueltako ordua: 18:30ak inguruan. Prezioa: 50,00€. Autobusa, materialaren alokairua, bi orduko ikastaroa eta forfaita sartzen dira prezioan. Idazkaritzak kontutik pasatuko dizue MARTXOA amaieran. Eraman beharreko materiala: Derrigorrezkoa: N.A.N. (D.N.I) eta osasun txartela. Eskiatzeko arropa aproposa: prakak,...
Gehiago irakurri

Galdutako arropak

GALDUTAKO ARROPAK Inoiz arroparik galdu baduzu, idazkaritzan dugun “Gauza galduen txokoan” aurki dezakezu. Hurbil zaitez martxoaren 20a baino lehen, izan ere, martxoaren 21en, txokoan dugun guztia  behartsuei emango zaie. Besterik gabe, ondo izan
Gehiago irakurri

Udaberriko egonaldiak

UDABERRIKO EGONALDIAK Ohar honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu udaberriko egonaldietarako eskari guztiak onartuak izan direla, lehenengo zein bigarren txandan. Ordainketa martxoko ordainagirian egingo da. Martxoaren 18an online bilera bat egingo da, eta esteka aurrerago bidaliko zaizue Alexiaren bitartez.
Gehiago irakurri

DBH 4: Ibaizabal Ikastolaren bisita

IBAIZABALEKO ORDEZKARIEN IKASTOLAREN BISITA Otsailaren 20an, osteguna, 18:00etan aurkezpen-hitzaldia ikastolako liburutegian. Datorren asteartean, hilak 20, Ibaizabal Ikastolako ordezkariak Andramarira etorriko zaizkigu bisitan, DBH4ko gurasoei ikastetxe horren eskaintza akademikoaren berri ematera, izan ere, DBH4ko ikasleek datorren ikasturtean zer ibilbide egingo duten erabakitzeko garaia dute. Behin gure ikastolako zikloa amaituta, Ibaizabaleko ordezkarien ikuspuntua lagungarri suerta dakiekeela uste dugu. Ibaizabal Ikastolak batxilergoa eta...
Gehiago irakurri

Eguen zuri eta Inauteriak 2024

Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan. Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute: 1. EGUEN ZURI Hurrengo asteko ostegunean, OTSAILAREN 8an, eguen zuri eguna ospatuko dugu ikastolan.    > GOIZEAN: auzotik abestera irtengo gara.   HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzeko aukera dute....
Gehiago irakurri

Datorren asteko ospakizunei buruzko oharrak

Hurrengo asteko ospakizunak direla eta hainbat ohar: OHARRAK:  1.- LH 1Ako ikasleak, ostegunean (otsailak 8),  EZ dira igerilekura joango. 2.- Ostiral arratsaldean, otsailak 9, EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.  3.– LH 3 eta 4. mailako ikasleak, ostiralean (otsailak 9),  EZ dira igerilekura joango.  4.- DBH4ko ikasleek hainbat ekintza antolatuko dituzte inauterietako ospakizunaren inguruan ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. 5.- Dakizuen…

Gehiago irakurri