ELIKADURA ETA EMOZIOAK
Joan den asteazkenean talde batekin eta asteazken honetan beste talde batekin elikadura nahasmenduei aurre egiteko ekimena izan dugu DBH1en eta DBH2n .
Bertan, gure ikasleek emozioen eta maitatua izatearen garrantziaz ohartu eta elikadurarekin duten loturaz hausnartu dute.
Azaroaren 20an familiei zuzendutako saio bat izango da Sorkari elkartearen eskutik .
Aurrerago gogoraraziko dizuegu bertan parte hartzeko eta gure ikasleen egunerokoa hobetzen laguntzeko moduak ezagutzeko.






