Skip to main content

💜 ZAINTZARAKO GUNEA

Datorren ostegunean, azaroak 20, ekimen horretan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu ikastolako liburutegian. Aurreko asteetan DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin jorratu genuen gaia eta  orain familien txanda heldu da. Familiek eta kanpoko profesionalek begirada, laguntza eta ulermena jartzeko helburuarekin parte hartuko dugu ekimen honetan.

Adin honetan, gai honek daukan  garrantziak eta sortzen digun kezkak eraginda, gaian adituak diren Sorkari taldearen eskutik prebentziorako ekintza hau sortu dugu. Hori horrela, zuen presentziarekin kontatzen dugu.

Hona hemen aurkeztu eta landuko diren zenbait ideia:

🌱 Nerabezaroan: identitatea eta taldea

Nerabezaroan, nortasuna eraikitzeko prozesuan, berdinekin parte sentitzeko beharra funtsezkoa da. Eta helburu hori lortzeko, batzuetan, osasun arriskuak onartu egiten dira (maitatua izatearen eta taldeko parte izatearen beharrak bultzatuta).

🧭 Ongizatea zaintzeko emozioen brujula

Norberaren eta taldearen ongizatea zaintzeko, emozioen brujula entrenatu beharra daukagu. Horretarako, garrantzitsua izan daiteke geure buruari galdetzea:

  “Zer da jolasa eta zer EZ?”
Plazera eta espazio propioa galtzen dugula sentitzen dugunean, ez gaude jolasean.

💭 Nola zaintzen gara?

Autoexijentzia, konparaketa, korapiloa, zarata, zailtasunak, bakardadea, hiperzaintza eta ezinegona, eztandak, nekea…

🌿 Erraminta ugari dauzkagu eskura

Erraminta anitz ditugu eskura: familia, eskola, zaletasunak, kirola, natura, artea, musika… baina askotan ez dugu ez indarrik eta ez diegu geure gorputzei baimena ematen horiek arakatzeko ere.

Bizitzako aldaketek eta mugimenduek aukera ezinbestekoak jartzen dizkigute aurrean, bizitzeko baliabideak gara ditzagun.

🏫 Ikastola komunitatea, ikasketa gune

Eskola komunitatean ikasketa prozesu bat egiteko eszenatokia eskaintzen da. Zailtasunetik indarra eta erraminta-kutxa propioak garatzen dira.

Ikasleek haiengan  gertatzen diren prozesuak eta energiak izendatzeko beharra dute eta,  batzuetan, zaila egiten zaigu familia eta ikastolatik energia eta prozesu horiek bideratzea.

🤝 Guztion artean, zaintza eraikiz

Familiek, ikasleek, irakasleek eta kanpoko profesionalek begirada, laguntza eta ulermena jartzeko helburuarekin parte hartuko dugu ekimen honetan.