Skip to main content

BIDEGORRIAN ZEHAR

Gaurkoan DBH 2Bko ikasleen txanda izan da Gorputz Hezkuntzako saioan gelako lau hormak utzi eta bidegorrian 🚲 murgiltzeko. Bizikletak hartuta, Zornotza eta Durango lotzen dituen bidea osatu dute, kirola eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartuz.

Saio honen bidez, gure inguruko ibilbide seguru eta jasangarriak bertatik bertara ezagutu dituzte. Pedal kolpe bakoitzarekin, ikasleek argi ikusi dute bizikleta garraiobide osasuntsua izateaz gain, gure mundua zaintzeko tresna indartsua dela. Talde-giro ederrean, naturaz gozatu eta elkarbizitza indartzeko aukera paregabea izan dute🔝✨